Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Irakaskuntza partekatua: estrategiak eta esperientziak ikasgeletatik ikasgeletarako
Sandoval Mena, Marta (zuz.)
Sandoval Mena, Marta; Álvaro Dueñas, Manuel; Jardí Ferré, Andrea; López Vélez, Ana Luisa; Petreñas Caballero, Cristina; Paroduy García, Lucía María; Galarraga Arrizabalaga, Haizea; Leiva Olivencia, Juan José; Gayol Rodriguez, Lucia; Matilla Pizarro, Olay
.9788413197067
Materia: Enseñanza; Integración escolar
Páginas: 181
Fecha de edición: 2025
ISBN/ISSN: 978-84-1319-706-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 1217
Madrilgo Unibertsitate Autonomoak (UAM) koordinatutako talde batek hartu du parte Irakaskuntza partekatua: estrategiak eta esperientziak ikasgeletatik ikasgeletarako izeneko gida hau prestatzen. Unibertsitate horretako eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko, Malagako Unibertsitateko, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Asturiaseko Printzerriko zenbait irakaslek osatzen dute taldea. Madrilgo Unibertsitate Autonomoaren Fundazioaren Ezagutzaren Transferentzia Sustatzeko Programaren III. edizioaren barruan dagoen Koirakaskuntza-ereduak inklusiorako eta irakaskuntza-garapenerako estrategia gisa proiektuaren emaitza da, eta bere eskuzabaltasunarengatik eta laguntzarengatik gure esker ona merezi duen Deloitte Advisory-k kofinantzatu du. Gainera, Inklusioaren aldeko irakaskuntza: kulturak, politikak eta hezkuntza-eraldaketarako jardunbideak izeneko I G B proiektuaren (MCIN/AEI PID2022-137000OB-I00) jarduera estrategikoen barruan dago. Marta Sandoval UAMeko irakaslea da proiektuaren koordinatzailea.

Gida honen egileok zinez eskertu nahi dugu euren esperientziak, jakinduria eta gogoetak gurekin partekatu dituzten ia ehun irakasle eta zuzendaritza- taldetako kideren lankidetza desinteresatua eta baldintzarik gabeko laguntza. Konpromiso horrek bokazioa eta ezagutza hezkuntza eredu sozialago eta inklusiboagoetarantz aldatzeko lokomotorrak direla erakusten du. Haien ekarpenik gabe, irakurleek oso bestelako testua izango lukete esku artean. Esker oneko zorra hartu dugu, hitzez hitzezko esanahian, ateak ireki dizkiguten eta hain eskuzabal hartu gaituzten ikastetxeekin. Ikastetxe horietako batzuek, gainera, euren jardunbideak ikus-entzunezkoetan grabatu ahal izatea erraztu digute, eta, horri esker, ikasgelako egoera errealak grafikoki dokumentatu ahal izan ditugu, gida honetako bideoak sortuz.
.