Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Pedagogía
Lehen Hezkuntzako ikastetxeen antolakuntza Euskal Autonomia Erkidegoan
Pérez Izaguirre, Elizabeth; Permach Martín, Nerea
.9788413194745
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Educación primaria
Páginas: 88
Fecha de edición: 2022
ISBN/ISSN: 978-84-1319-475-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
4,00 €
Cantidad:  
Consultar disponibilidad
Liburu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako ikastetxeen antolakuntzaren inguruko deskribapen eta hausnarketaren emaitza da. Ikastetxeak gizartearen egitura garrantzitsuenetakoak direla kontuan hartuz, liburua gidatu duten galdera-eragileak honako hauek dira: zein da ikastetxearen esanahia? Zergatik eta nola antolatu behar da ikastetxe bat? Eraldaketarako aukerarik ematen al du? Eta, ziurrenik, garrantzitsuena: zertarako ikastetxe bat? Honi guztiari erantzuteko liburua bost kapitulutan antolatu da.

Lehen kapituluak ikastetxearen esanahiari erantzuten dio. Ikastetxeak pertsonak gizartean bizitzeko prestatzen ditu, eta, gainerako erakundeak bezala, bere ezaugarri propioak ditu: bere oinarrizko elementuak eta kideak, ingurumena, hezkuntza-araudia, hezkuntza-helburu zehatzak eta aldaketarako ahalmena.

Edonola ere, ikastetxearen egitura hezkuntza-sistemaren menpe dago, eta eskola mota desberdinek askotariko antolaketa-ereduak proposatzen dituzte. Bigarren kapituluan, hortaz, ikastetxearen inguru hurbila aztertzen da, hiru alderdi kontuan hartuta: ikastetxea komunitatean eta informazioaren gizartean, hezkuntza-sistema eta Hezkuntza sailburuordea eta Euskal Hezkuntza Sistemaren oinarrizko legedia eta dekretuak.

Hirugarren kapituluan, eskola erakunde gisa ezaugarritzen da. Kapitulu horretan jorratzen dira, besteak beste, ikastetxeetako planifikazio instituzionalaren dokumentuak, baliabideak (pertsonalak, materialak eta funtzionalak) eta harremanak, elkarbizitzarekin eta parte hartzearekin lotutakoak.

Laugarren kapitulua hezkuntza-berrikuntzari eta ebaluazioari buruzkoa da. Hezkuntza-berrikuntza ikastetxeko maila zehatz batean gertatuko den aldaketa modura ulertuta, eta ebaluazioa hezkuntza-prozesuak ulertzeko, hobetzeko, bai eta berrikuntza-prozesuak proposatzeko ere; hau da, erabakiak hartzeko ezinbesteko erreminta gisa.

Azkenik, bosgarren kapituluak biltzen ditu ikastetxeak erakunde modura dituen erronkak. Horrela, aniztasunaren eta inklusioaren ereduak azaltzen dira. Aniztasunak ikasleen ezaugarri desberdinei egiten die erreferentzia (jatorri etnikoa, sexualitatea edo dibertsitate funtzionala), eta inklusioa aniztasunari erantzuteko oinarria litzateke.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos