Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Vida >> Medicina
Helduen praktika integratua I. Praktika klinikorako gidaliburua
García Uriaguereca, Estibaliz; Torre Pérez, Janire de la; Bilbao Uriarte, Eneritz
.9788413195407
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Medicina; Odontología
Páginas: 114
Fecha de edición: 2023
ISBN/ISSN: 978-84-1319-540-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 34
Helduen praktika integratua I (HPI I), Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Odontologia graduko 5. mailan kokaturiko ikasgai praktiko-klinikoa da, hots, urte osoko derrigorrezko ikasgaia eta graduaren azken urteko praktiken parte garrantzitsua. Odontologo orokorrak gauzatu beharreko hainbat jarduera bateratzen ditu; beraz, ikasleak, bere formakuntza amaitzen duenean, gaixo bakoitza modu integralean tratatzeko gai izatea dauka helburutzat.

Ikasturteko 30 eskola-asteetan zehar, ikasleek hainbat tratamendu egingo dituzte, eta, horretarako, egin beharreko prozeduren ezagutza teorikoa ez ezik, tresna ugari erabiliko dituzte. Tresna horiek, kasu batzuetan, hainbat tratamendutarako erabiltzen dira, eta, beste batzuetan, berriz, praktika jakin baterako bakarrik. Bestalde, diagnosi egokia egin ostean, ezinbestekoa da tratamendu ezberdinen sekuentzia ezagutzea praktikak ondo antolatzeko.

Gidaliburu honen argitalpenaren xedea da UPV/EHUko Odontologia Graduko Helduen Praktika Integratua I-eko ikasleek praktika klinikoak antolatu eta modu koordinatuan burutzeko ba­liagarri izatea. Bertan, praktikak planifikatzeko jarraibide orokorrak eta helburuak deskribatzen dira alde batetik, eta, bestetik, ikasgaian maizago egiten diren prozedura klinikoen sekuentzia zehazten da. Halaber, ikasleak prozeduretan erabiliko dituen materialak zerrendatu dira, beraiek tratamendu bakoitzerako behar duten materiala identifikatu eta batu dezaten. Gida honetan zehazten den tresneria eta materiala ikasleen eskura dago UPV/EHUko Odontologia Klinikako esterilizazio eta biltegi-zerbitzuetan. Beraz, materialen marka komertzialak Odontologia Klinikaren hornitzaileen eskuragarritasunaren menpe egongo dira. Azpimarratu beharrekoa da koaderno hau ez dela irakaskuntza-gidan gomendatutako bibliografiaren ordezkoa, baizik eta ikasleentzako laguntza-tresna bat soilik.
.