Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias de la Salud >> Medicina
Digestio aparatua. Patologia orokorra eta endoskopia
Prieto Elordui, Janire
Elorriaga Zubiagirre, José Ramón (il.)
.9788490828670
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Medicina
Páginas: 108
Fecha de edición: 2024
ISBN/ISSN: 978-84-9082-867-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
Medikuntzako ikasleek beren bidean digestio-arloari buruzko kalitatezko materiala izateko ilusiotik jaio da liburu hau: digestio-aparatuko patologiaren oinarriak azaltzen dira modu erakargarrian, eta eskuz egindako irudi anatomikoek artisau-kutsua ematen diote. Benetako kasu klinikoak endoskopien eta beste proba osagarri batzuen bidez aurkezten dira, ikaslea errealitatera hurbildu nahian.

Liburu hau baliagarria izan daiteke Medikuntzako ikasle eta irakasleentzat, Erizaintzako ikasle eta irakasleentzat, zein pazienteekin lan egiten duten internista, familia-mediku edo gastroenterologoentzat. Patologiaren oinarrietan murgiltzeko aukera paregabea eskaintzen du, eguneroko lanari zentzu handiagoa emateko asmoz.

Janire Prieto Elordui Mungian (Bizkaia) jaioa 1989an. Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Medikuntzan lizentziatua (2007-2013), Digestio Aparatuan espezializatua Basurtuko Ospitalean (2014-2018). Gaur egun, Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospitalean dihardu Digestio orokor, Hepatología eta Endoskopia alorretan. 2020tik EHUko Medikuntza Saileko irakasle elkartua da.

José Ramón Elorriaga Zubiagirre Algortan (Bizkaia) jaioa 1949an. Medikua. Artista plastikoa eta mendizalea. Antzezaleak Getxoko artista taldearen sortzaileetako bat, eta bertako lehendakari hamar urtez. Valladolideko Medikuntza Fakultateko Anatomia katedrako irudigile ofiziala. Medikuntzaliburuetan irudigile. Zizelkatzailea, margolaria eta irudigilea erakusketetan. Eduki medikoa daukaten lan tekniko eta historikoen egilea.
.