Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ciencias >> Matemáticas
Matematika diskretua. Konputaziorako oinarri matematikoak
Angulo Martin, Patxi; Baragaña Garate, Itziar; Makazaga Odria, Joseba; Zelaia Jauregi, Ana
.9788413197944
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Matemáticas; Informática
Edición: 1ª
Páginas: 181
Fecha de edición: 2026
ISBN/ISSN: 978-84-1319-794-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
12,00 €
Cantidad:  
Matematika Diskretuak objektu diskretuak eta arrazoibide formalak aztertzen ditu, hau da, banakako elementuz osatutako egiturak eta haien arteko erlazio logikoak. Proposizioak, predikatuak, zenbaki osoak, multzoak, grafoak edo konbinazioak dira haren aztergai nagusietako batzuk. Informatikaren, adimen artifizialaren, datuen zientziaren, kriptografiaren eta, oro har, konputazioaren atzean dagoen lengoaia matematiko nagusietako bat da.

Liburu honetan matematikaren arlo honetako funtsezko gaiak lantzen dira modu sistematiko eta ulergarrian: proposizio-logika, predikatu-logika, multzoak, erlazioak, funtzioak, zenbaki-teoria, grafoak eta konbinatoria. Kontzeptu teorikoak azalpen argiekin eta adibideekin osatzen dira, irakurleak arrazoibide matematikoa eta problemak ebazteko gaitasuna garatu ditzan.

Ezagutza horiek bereziki beharrezkoak dira matematikako, informatikako eta adimen artifizialeko ikasketetan ari diren ikasleentzat. Horregatik, Matematika Diskretua oinarrizko ikasgaia da Donostiako Informatika Fakultatean eskaintzen diren bi graduetan.
Ezagutza teorikoak eta haien aplikazioak garatuz eta berrituz doazen heinean, interesgarria da materiala zabaltzea. Horretarako, espazio digital bat sortu dugu paper formatuan argitaratutako liburu honekin batera. Horrek aukera ematen du liburu honi bizitza luzatzeko, adibide berriak, aplikazio berriak eta eduki berriak txertatuz:
https://eu.wikibooks.org/wiki/Matematika_Diskretua
.