Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Derecho
COLECCIONES >> Derecho >> Legeak - Leyes
Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra - Ley General de la Seguridad Social
Bengoetxea Alkorta, Aitor (koor.)
Petrirena Altzuguren, Patxi; Elhuyar Fundazioa (itz.)
.9788498604559
Legeak - Leyes
Volumen/Número: 7
Materia: Derecho del trabajo; Seguridad Social
Páginas: 512
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-455-9
Idioma: Castellano/Euskara
Tipo de edición: Digital

Precio c/IVA:
Descargas previas 268
Populazioaren zahartzea dela eta, gehienbat, eraso ugari jasaten ditu gizarte-segurantzak, gehiegizko kostu ekonomikoa delakoan, pasiboak aktiboen eta enpresen kontura aritzea jasangarria ez delakoan. Egia da gastu gehiena erretiro-pentsioek eragiten dutela, eta erretiratuen proportzioa asko igoz gero, langileen kopurua jaitsiz, sistema teknikoki jasangaitza izatera hel daitekeela.

Baina komeni da elementu teknikoak eta ideologikoak bereiztea. Egia da populazioa zahartzen ari dela, eta teknikoki arazo erabakigarria izan litekeen arren, arazo horri irtenbidea bilatzea posible da, aldaketak garaiz aurreikusiz. Pentsiodunen eta kotizatzaileen arteko ratioen bilakaera aurreikusiz, neurriak har daitezke, sistemaren osasunari eusteko: kotizazioak berrikusi eta kopurua igo, prestazioen baldintzak berraztertu eta jaistea lortu, edo diru publikoa bideratu Gizarte Segurantzara.

Sarritan, Gizarte Segurantzak jasaten dituen kritikak ez dira tekniko-objektiboak, ideologiko-ekonomikoak baizik. Gizarte Segurantzaren logikan dagoen elkartasunari gehiegizkoa deritzote batzuek, eta indibidualismoa bultzatzea nahiago dute, horrek dakarren grina indibidual eta lehiakortasunarekin. Estatuak babesa eskaini beharrean, norbera borroka dadila bere interesen alde, aldamenekoaren aurka bada ere. Sistema publikoaren ordez, aseguru-sistema pribatuak. Pribatizazioa.

Gizarte-segurantza pribatizatzeko saioek Hego Amerikan izan dute beren antzeztoki nagusia. Pinocheten diktadurapeko Txilen gertatu zen saio nagusia, 1980ko hamarkadaren hasieran. Legez, estatuak kudeaturiko eta elkartasunean oinarrituriko banaketasistematik, kapitalizazio-sistemara pasatu zen. Ez dago aktibo/pasibo elkartasunik, eta nork bere segurtasuna finantzatzen du, kontu indibidualetan. Kotizazioak ez doaz kutxa publiko batera, finantza-entitate pribatuetara baizik.

Eztabaida horiek zilegi diren arren, gizarte-estatu izena merezi ahal izateko, gizarte-estatu izan behar da. Eta, ahal duen neurrian, sistema akastun baten bitartez bada ere, herritarren segurtasun ekonomikoaren ardura bere gain hartzen ez duen estatuak merezi al du gizarte-estatu izena?
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos