Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Informática
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Estatistika eta probabilitatea. Hastapenak
Irigoien Garbizu, Itziar; Vadillo Jueguen, Jon; Moreno Rodriguez, Itsaso; Mori Carrascal, Usue; Calvo Molinos, Borja
.9788413198156
Materia: Probabilidad; Estadística
Páginas: 216
Fecha de edición: 2026
ISBN/ISSN: 978-84-1319-815-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 192
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Informatika Fakultatean Informatika Ingeniaritzako eta Adimen Artifizialeko graduko ikasketak eskaintzen dira. Bi gradu horietako ikasketa-planek Estatistikako Metodoak Ingeniaritzan irakasgaia jasotzen dute. Liburuxka hau egin dugunak aipatutako irakasgaiko irakasleak gara, eta ikasgelan jorratzen diren edukien osagarri izateko helburuarekin osatutako eskuliburua da hau; ikasleari kontzeptu teorikoen ulermena eta intuizioa hobetzeko lagungarri izateko asmoarekin egina. Kontzeptu horiek, egoki ikusi den kasuetan, R programazio-lengoaiako kode laburrarekin osatuta daude.

Gaur egun irakasle garenon eskutik dator eskuliburua, baina, bidea ibilian egiten delako, aurretik lankide izandako irakasleek ereindako aletik ere badu. Bereziki eskerrak eman nahi dizkiogu Yosu Yurramendi Mendizabali, urte askotako lankideari.

Liburuxka honetan, gaiaren sarrera orokorra (1. gaia) eta estatistika eta probabilitate-teoriari buruzko oinarrizko gaiak topatuko ditugu. Hiru atal nagusietan antolatu dira gai horiek:
1. atala. Estatistika deskribatzailea (2-4 gaiak)
2. atala. Probabilitate teoria (5-6 gaiak)
3. atala. Inferentzia estatistikoa (7-9 gaiak)

Halaber, liburuxkaren amaieran kontzeptuak lantzeko ariketa-zerrenda bat gehitu da, aipatutako ataletan eta dagozkien azpiataletan edo gaietan antolaturik.
.