Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Informática
Multimedia-Internet. 2. edizioa
Rivadeneyra Sicilia, José M.ª
.9788413195834
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Informática: Telecomunicaciones; Multimedia
Páginas: 164
Fecha de edición: 2023
ISBN/ISSN: 978-84-1319-583-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 96
Liburu honen lehen argitaraldia egin nuenetik igaro dira lau urte, eta iritsi da bere edukia berrikusteko garaia. Urte hauetan unibertsitateko ikasketetan erabili izan da liburua, eta erabilera horrek azaleratu egin ditu hobetzeko zenbait alderdi. Saihetsezinak suertatzen diren eguneraketak daude bigarren edizio honetan: ariketen bilduma berrikusita dago, zaharkituta geratu diren RFC agirien erreferentziak ordezkatu egin dira, eta erabilerarik gabeko euskarazko termino berriei nagusitu diren beste termino batzuek hartu diete tokia. Horrez gain, eduki berriak ere gehitu ditut, eta teknologikoki zaharkituta geratu direnak baztertu. Gehikuntza nagusiak streaming protokoloei, CDN sareei, eta ICE protokoloari dagozkie. Baztertuen artean, aipatzekoak dira ADSL teknologia, PIM-DM protokoloa eta LEDBAT algoritmoa. Azkenik, hainbat gairen azalpenak berregituratu ditut, edukiak beste era batean ordenatuta; aldaketarik handiena multicast teknologiaren azalpenean dago, lehen streamingari buruzko kapituluan zegoena laugarren kapitulura eraman baita.

Bestela, horrelako liburu baten beharrak hor dirau; hau da, euskarazko Informatika Ingeniaritzako eta antzeko ikasketetan horrelako liburuen sostengua behar da. Liburuak balio erantsia du gure testuinguruan: euskaraz dago idatzita, ez da beste hizkuntza batean idatzitako liburu baten itzulpena. Horretan datza bere bigarren helburua, egindako lanari zentzua benetan ematen diona: euskara idatzia zabaldu, orain arte inoiz urratu ez dituen bideetan. Oso gutxi daukagu idatzita, euskaraz, Internet- eta multimedia-teknologien inguruan. Hutsune hori betetzera etorri zen liburua orain dela lau urte, teknologia horien inguruan lan egiten duten, dibertitzen diren, eta ikasten edo irakasten duten euskaldunei bidea samurrago egitera. Liburu honi esker euskaldunoi errazagoa egiten bazaigu multimedia-Interneterako teknologiaz hitz egitea eta idaztea, helburua beteta dago.

.