Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Informática
Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz. Problema ebatziak. 2. edizioa
Mijangos Fernández, Eugenio
.9788413194325
Unibertsitateko Eskuliburuak – Manuales Universitarios
Materia: Matemáticas; Informática
Edición: 
Páginas: 130
Fecha de edición: 2022
ISBN/ISSN: 978-84-1319-432-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
Acceso abierto.
Descargar
Descargas previas 148
Zenbakizko metodoak I irakasgaian Matematika Graduko 2. mailako euskarazko ikasleek argitaratu berria den egile honen Zenbakizko metodoak MATLAB erabiliz testuliburua dute. Liburu berri honen helburu nagusia da aurreko liburu teoriko hori osatzea, eta, bertan agertzen diren ariketa aukeratu batzuk eta beste ariketa berri batzuk ebatziz, irakasgai hori ulertzen laguntzea.

Aurreko testuliburua bezala, liburu praktiko hau ere oso erabilgarria izan daiteke bai Ingeniaritzako ikasketetan, eta baita Zientziako beste ikasketa batzuetan ere.

Liburu honen bidez zenbakizko metodoen oinarriak eskainiko dira, batez ere ikuspuntu praktiko batetik. Iraganean, zenbakizko analisian eta teorian oinarritzen zen zenbakizko metodoei buruzko ikasturte bat, baina, gaur egun, irakasgai horren edukia garatzean, kontuan hartu behar dugu ordenagailu ahaltsuak eta kalkulu-software eraginkorrak eskura izatea. Oraingo joera, gero eta gehiago, aplikazioetara eta inplementazioetara joatea da, jadanik prest dagoen kalkulu-tresneria erabiliz. Ikasturte batean, ikasleek zenbakizko metodoen oinarriak ikasiko dituzte. Gainera, ordenagailu-lengoaia batean programatzen ikasiko dute, eta software aurreratua erabiliko problemak ebazteko tresna gisa. MATLAB da horrelako softwarearen adibide egoki bat. Ikasleek beren programak idazteko erabil dezakete pakete informatiko hori, eta haren funtzioak problemak ebazteko tresna gisa.

2. edizioko oharrak: Edizio berri honetan egilearen asmoa aurrekoaren akats batzuk zuzentzea eta aukeratutako azterketa-problema batzuk eranstea da, hobekuntza arin batzuk sartuz.
.