Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Ingeniería y Arquitectura >> Ingeniería
Adierazpen grafikoa Ingeniaritza Zibilean. Plano akotatuen sistema
Álvarez González, Irantzu; García López, María José
.9788413195278
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Ingeniería civil; Dibujo técnico
Páginas: 132
Fecha de edición: 2023
ISBN/ISSN: 978-84-1319-527-8
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Eskuliburu hau Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasleentzat pentsatuta dago, baina baliagarria izan daiteke lurrazalaren irudikapenarekin erlazionatuta dauden ingeniaritzako gradu guztietan, hala nola, Arkitekturan, Geologian edo Meatzaritzan. Eskuliburuan, Ingeniaritza Zibilarekin erlazionatutako elementuak Sistema Akotatuaren bidez grafikoki irudikatzeko beharrezkoak diren kontzeptu guztiak lantzen dira.

Geometria deskribatzaileari buruzko sarrera labur baten ondoren, eskuliburuaren lehen ataletan sistemaren gai oinarrizkoenak lantzen dira: besteak beste, oinarrizko elementuen irudikapena eta haien arteko erlazioak. Ondoren, Ingeniaritza Zibilean ohikoenak diren aplikazioak grafikoki nola ebatzi behar diren azaltzen da: estalkien ebazpena, lur-berdinketak eta errepideak eraikitzeko lur-mugimenduak, ura biltzeko obra motak (baltsak, dikeak eta presak), eta, azkenik, geologiarekin eta meatzaritzarekin erlazionatutako aplikazioak.

Eskuliburuaren amaieran ariketa-bilduma bat aurkezten dira, aldez aurretik teorian garatutako kontzeptu guztiak aplikatzeko. Ariketa bakoitzak bere enuntziatua eta soluzioa ditu, baita ebazteko behar diren azalpenak ere.
.