Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filosofía
COLECCIONES >> Filosofía >> Limes
Otorduak
Rotterdam, Erasmo de
Rojas, Carlos (sarrera); Ezkiaga Lasa, Patxi (itz.)
.9788490821176
Limes; 5
Materia: Filosofía; Sociología
Páginas: 300
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-117-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (ePub)

Precio c/IVA:
6,00 €
Cantidad:  
Erasmo Rotterdamgoa (1469-1536), epealdi hartako pentsalari handia eta entzutetsua, mendebaldeko idazle eta sortzaileen artetik bera izan zen lehenengoa bere europartasunaz jabetzen, aurreneko bakezale borrokalaria eta ideial humanistaren abokaturik elokuenteena.

Otorduek ideia multzo gizalegezko, filosofiko era erlijiozko bati erantzuten diote. Otordu profanoan erretorikaren oso gainetik jartzen du sukaldaritza autoreak; Otordu zurrunan, lehentasunen ordena aldatu eta humanismoak ordezkatzen ditu erretorika eta sukaldaritza bere zaletasunen segidan. Ez dago Erasmoren obra guztian ahogozoaren arteari eta solasaldiari eskainitako bere Otorduak bezalakorik. Aterpe goxo modukoa zitzaion Erasmori obra hau, garaiko erlijio-liskarretik babesten zuen ezkutalekua.

SPUDUS: Arreta handiz ari naiz otordu bat prestatzen, eta nire ilusiorik handiena gonbidatu guztiak ase uztea izango litzateke, salbuespenik gabe. Nola badakidan zu jakituna zarela gai horretan, orakulu bat baitzinan jotzen dut zugana.

APIZIO: Hona hemen nire erantzuna, bertsotan gainera, antzinakoen ohituren arabera: Inor ez gonbidatuz gero, ez duzu inor gogaituko.

SPUDUS: Jai-bazkaria da, ordea, eta jende mordoa gonbidatu behar dut.

APIZIO: Zenbat eta jende gehiago gonbidatu, orduan eta jende asegaitz ugariago, ezin hori ekidin. Inoiz idatzi al da, inoiz antzeztu al da guztien gustukoa izango den antzerkirik?

SPUDUS: Tira, Apizio, ongi etorrietako maisu, lagun egidazu zure argiez, eta jainkotzat hartuko zaitut.

APIZIO: Orduan, entzun nire lehen gomendioa: ez zaitez ezinezkoa egiten saia.

Limes bilduma:

Mugatu den oro agortu egiten da bere mugatasunean. Mugagabe den oro desegiten da bere mugarik ezean. Mugartekoa, ostera, infinitu eta anitza da. Limes bildumak mugartekoa izan nahi du, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren urak edango lituzkeen iturria bezala: pentsamenduaren eta literaturaren berri eman, literaturaren bidez pentsamendua azaldu duten ahots desberdinei lekua eskainiz.

.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos