Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filosofía
SERIES >> Filosofía
Hitzaren lilura. Hizkuntzaren filosofiako irakurgaiak
Korta Carrión, Kepa (arg.)
.9788483739914
Serie de Filosofía; 6
Materia: Filosofía; Lenguaje
Páginas: 280
Fecha de edición: 2007
ISBN/ISSN: 978-84-8373-991-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
Gauza gutxi dugu geureago hizkuntza baino. Egunero darabilgu, eta ez digu arreta edo esfortzu handia eskatzen, zereginik arruntenetan, behintzat. Eta, hala ere, beti eragin digu mirespen berezi bat. Liluratuta utzi gaituzte beti haren aparteko ezaugarriek. Animalien artean, gizakiak gizaki, pertsonak pertsona egiten gaituena jo izan da eta jotzen dugu gaur ere. Baina jainkoek emandako dohain paregabetzat hartu dugu maiz. Naturaz haragoko boterea dakarren baliabide mirakuluzkotzat.

Gauza arruntenen nahiz harrigarrienen arrazoizko azalpenaren bila, urrundik dator filosofian hizkuntzari buruzko kezka ere. Hizkuntzaren filosofia deritzan arloa, ordea, XIX. mendearen hondarrean jaio eta XX.ean hazi eta heldu zen, eta filosofiako gogoeta eta eztabaida eremurik oparoenetakoa bihurtu. Liburu honetan, sarrera labur batekin batera, euskaraz aurki daitezke hizkuntzaren filosofiako alerik garrantzitsuenetako batzuk: Gottlob Frege, Bertrand Rusell, Alfred Tarski, Peter Strawson, Paul Grice, John Austin, Keith Donnellan, Saul Kripke, Michael Dummett eta John Perryren testuak, jatorrizko hizkuntzatik euskaratuak. Hitzaren liluraren aurrean filosofiak abiatutako gogoeta bidean bere kabuz murgiltzeko aukera dauka orain irakurle euskaldunak.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos