Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
COLECCIONES >> Filosofía >> Limes
Antzinako Erregimena eta Iraultza
Tocqueville, Alexis de
Hermosa Andújar, Antonio (sarrera)
Bereau Baleztena, Irati; Barandiaran, Sagrario (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)
.9788498609479
Limes; 21
Materia: Política; Historia de Europa
Páginas: 622
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9860-947-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela. Libertateak soilik sortzen ditu ongizate-nahia baino grina kementsu eta gorenagoak, hark bakarrik eskaintzen dizkio anbizioari aberastea baino helburu hobeak, eta hark bakarrik ematen du gizon-emakumeen akats eta bertuteak ikusteko eta epaitzeko argitasuna.

Esperientziak erakutsi dit gizon-emakume guztiak -eta, jakina, baita ni ere- norberaren funtsezko senak agindutakora itzultzen direla gutxi-asko beti, eta ez dela deusik ongi egiten norberaren senarekin bat datorrena baizik [...]. Instituzio demokratikoak gustuko ditut arrazoiz, baina aristokrata naiz senaz, hots, mespretxu eta beldur diot jendetzari. Itsutuki maite dut askatasuna, berdintasuna, eskubideekiko errespetua; baina ez demokrazia. Horra hor arimaren muina. Gorroto diot demagogiari, jendetzak nahaspilan jarduteari, gai publikoetan indarkeriaz eta argi handirik gabe esku hartzeari, behe-klaseen grina bekaiztiei, joera erlijiogabeei. Horra hor arimaren muina [...]. Askatasuna maite dut gehien. Horra hor egia.

Alexis de Tocqueville, 1805-1859: Mon instinct, mes opinions, 1840.

Zergatik piztu zen Iraultza Frantzian, Europa osoan prestatzen ari zen fenomeno bat bazen? Izan ere, Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren instituzio feudal berak sortu baziren bazter guztietan, eta bazter guztietan bazeuden instituzio feudalak, zergatik zen Frantziaren kasua ohiz kanpokoa? Zer berezitasun zuen Frantziak? Zergatik mamitu zen berezitasun hura inoiz ez bezalako iraultza batean?

Lan honetan daude Alexis de Tocqueville frantziar pentsalari eta politikariak galdera horiei emandako erantzunak. Lan hau argitaratu zenean (1856an), kopernikar iraultza izan zen Frantziako Iraultzaren historiografian, eta soziologia historiko konparatzaileko azterlantzat jo liteke gaur egun. Frantziako Iraultzaren kausak azaltzeaz gainera, pentsalariak adierazten du zentralizazio administratiboak lotu zituela Antzinako Erregimeneko Frantzia eta haren ondorengo Frantzia gero eta demokratikoagoa, eta zer arrisku ekarri zuen zentralizazioa eta berdintasuna uztartzeak askatasunaren geroarentzat. Bestalde, Tocquevillek Amerikako Demokrazia obran azaldutako demokraziaren -eta askatasun politikoaren- teoria zabaldu zuen Antzinako Erregimena eta Iraultzak, erakutsi baitzuen tradizio feudaleko herrialdeek ere demokrazia izan zezaketela.

.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos