Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filosofía
COLECCIONES >> Filosofía >> Limes
Diapsalmata
Kierkegaard, Soren
Careaga Guzmán, Virginia (sarrera)
Mendizabal Sarasua, Juan Mari (itz.)
Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)
.9788498600315
Limes; 8
Materia: Filosofía; Arte
Páginas: 64
Fecha de edición: 2007
ISBN/ISSN: 978-84-9860-031-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
6,00 €
Cantidad:  
NIRE NAHIGABEA NIRE GAZTELUA DA, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen ditut ahots motelez, ia xuxurlatuz, eta haur bat dut alboan entzuten, nahiz eta dena gogoratzen duen, are nik kontatu baino lehen ere.

SØREN KIERKEGAARD (Kopenhage, 1813-1855) idazle aparta izan zen. Pentsamenduaren historian handienetariko bat, giza existentziari loturiko bere jarrera estetiko-etiko-filosofikoa literatur obra konplexu eta aberatsen bidez eman zuen ezagutzera.

“Diapsalmata” hauek aforismo- sorta bat osatzen dute. Bertan, idazlearen pasioaren handia, sentsibilitatearen fintasuna eta irudimenaren indarra oihuka ari dira espirituaren mintzoa aska dadin, ahots ozen, beldurgarri, iraunkor, garratz eta zital baten bidez.

.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos