Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filosofía
SERIES >> Filosofía
Gogoeta-bide irekiak. Fikzio, egia, balio eta hezkuntzari buruzko saiakera filosofiko bat
Arrieta Urtizberea, Agustín
.9788413190907
Serie de Filosofía; 12
Materia: Filosofía
Páginas: 285
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-1319-090-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
16,00 €
Cantidad:  
Gogoeta-bide hauek alderdi guztietatik irekiak dira. Alde batetik, zitekeena zen aukeratutako gai batzuk ez egotea eta beste gai batzuk sartzea. Azken unean bakarren bat sartu da zerrendan eta bakarren bat atera da bertatik. Beste aldetik, gai zerrenda irekia izateaz gainera, gai bakoitzaren jorrapena ere irekia da. Egilea batzuetan eroso samar sentitu da bidea egiten, gaia gertukoagotzat zeukalako. Besteetan, ordea, kostata egin du aurrera, baina gaiaren gaineko interesak bultzatu eta motibatu du egilea.

Auzi filosofikoak interesgarriak iruditzen bazaizkizu, gogoeta hauetan probetxuzkorik aurkituko duzu. Gaien artean badaude ezagutza, egia eta egia-osteari lotzen zaizkienak, badaude arte, fikzio eta umoreari lotutakoak, badaude natura, kultura eta hezkuntzaren inguruan dabiltzanak, badaude erlijio, politika eta etikari atxikiak, badaude feminismoaren ingurukoak...

Bi helburu dauzka lan honek. Lehenik eta behin, auzi filosofikoak gustuko dituen jendeak tresna, kontzeptu edo pentsabide batzuk aurkitu beharko lituzke orrialdeotan. Bigarrenik, testu honek bere osotasunean ikuskera filosofiko bat garraiatu beharko luke, besteak beste, filosofia egiteko edo ulertzeko modu bat adierazi beharko luke.

Halaber, lan hau eztabaidarako proposamen landua da.

-----------------------
Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962): Filosofiako irakaslea da EHU-n. Hainbat argitalpen dauzka esparru horretan. Besteak beste, “Sinesmenak eta usteak” (Alberdania, 2010), “Arimak eta balioak” (Jakin Irakurgaiak, 2013), “Filosofiarako sarrera bat” (EHU, 2016) eta “Zientziaren argi-itzalak” (UEU, 2017). Fikzioaren esparruan bi liburu argitaratu ditu: “Istripuak” (Alberdania, 2008) eta “Irlak eta beste kontakizun batzuk” (Erein, 2015).

.