Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filosofía
Filosofiarako sarrera bat
Arrieta Urtizberea, Agustín
.9788490822852
Unibertsitateko eskuliburua
Materia: Filosofía
Páginas: 262
Fecha de edición: 2016
ISBN/ISSN: 978-84-9082-285-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
16,00 €
Cantidad:  
Lan honek filosofiarako sarrera bat eskaini nahi du, eta gaika dago antolaturik, filosofiako esparru eta arazo asko zeharkatuz: balioak, artea, politika, gogamena, pentsamendua, zientzia, hizkuntza, ezagutza, etika... Testua unibertsitateko ikasleei begira dago prestatuta, baina pertsona gazteagoentzat eta helduagoentzat egokia izan daiteke, baita unibertsitate kanpoko jendearentzat ere. Kontua da auzi filosofikoak interesgarritzat hartzea.

Filosofia diziplina berezia da, agian orokorregia delako, agian muga zehatzik ez duelako, agian oso kritikoa izan daitekeelako. Ez da diziplina zientifikoa, baina diziplina zientifikoekin harremanetan dago; ez da artea, baina artearekin harremana dauka; ez da politika, baina balio politikoetan (besteak beste, askatasunean, berdintasunean edo justizian) arakatzen du; ez da erlijioa baina erlijioetan nagusi diren gaiak (balioak, zoriontasuna edo bizitzaren zentzua) aztertzen ditu.

Testuaren helburua da, sakonera nahikoarekin, filosofiaren espazioaren, auzien, galderen eta erantzun-bideen mapa bat eskaintzea. Oinarrizko kanpamentu gisa irudikatu daiteke lan hau. Izan ere, oinarrizko kanpamentua jarduera handiagoetarako euskarri ezinbestekoa da. Lan honek tresnak eskaini nahi ditu, hain zuzen, egunerokoan aurkitzen ditugun arazo eta eztabaida mamitsu, zail eta korapilatsuetan barna zentzuz ibiltzeko baliagarriak izan daitezkeen tresnak (kontzeptuak, pentsabideak, erreferenteak edo ereduak).

Agustin Arrieta Urtizberea (Errenteria, 1962): Filosofiako irakaslea da EHU-n. Hainbat argitalpen dauzka esparru horretan. Euskaraz argitaratu dituen azkeneko liburuak hauek dira: "Sinesmenak eta usteak" (Alberdania, 2010) eta "Arimak eta balioak" (Jakin irakurgaiak, 2013). Beste egile batzuekin batera, "Filosofiaren historia" (Elkar, 2008) argitaratu du.

Liburuari buruzko iritzia:

Filosofiako liburu atsegin bat (TXOROEN UNTZIA bloga)
.