Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> CC. Sociales y Jurídicas >> Sociología
COLECCIONES >> Filosofía >> Limes
Politika
Aristoteles
Usabiaga Sukia, Iñaki (sarrera/itz.); Antxustegi Igartua, Esteban (arg.)
.9788490825273
Limes; 23
Materia: Filosofía; Política
Páginas: 666
Fecha de edición: 2016
ISBN/ISSN: 978-84-9082-527-3
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
6,00 €
Cantidad:  

Aristoteles, grekoz Άριστοτέλης, K.a. 384tik 322ra bizi izan zen. Platonen ikasle eta Mazedoniako Alexandro Handiaren irakasle izateaz gainera, esperientzia baliatuz, bere garaiko munduaren eta gizartearen azterketa zehatz eta zientifikoa egin zigun arlo guztietan, nola naturarenean hala psikologian, filosofian, artean eta politikan, egungo egunera arte iraun duten sistematizazio harmoniatsuak eskainiz.

Horietako bat dugu hemen, lehen aldiz, euskarara itzultzen dugun Politika. Hiriaren edo gizartearen antolakuntzari buruzko 8 liburu dira: gr. Πολιτικά βιβλία. Mendeak igaro diren arren, inoizko egunean ez dute egungotasunik galdu. Oraindaino bederen, inoiz ez baitio gizakiak gizaki izateari utzi. Gizakia berez da gizartekoi. Filosofoak dioen bezala, gizakia izatez da bizidun hiritar: άνθρωπος φύσει πολιτικόν ζώον (Pol. 1253 a, 2-3).

Hiri gabe dena, edo gizagaixo, edota gizakia baino indartsuago da. Homerok gaitzesten duen hura bezala: ez senide, ez lege, ez sendi. Berez horrela dena gerrazale ere bai baita. Jokoz kanpo dagoen fitxa bat bezala da (Pol. 1253 a, 3-7).

Naturak ezer ez du egiten alferrik: gizakia da bizidunen artean hitza duen bakarra: oudèn mátēn hē phýsis poieî, lógon dè mónon ánthrōpos ékhei tôn zō (i)ōn (Pol. 1253 a, 9-10).

.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos