Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Birformulazioa eta birformulatzaileak euskaraz
Alberdi Larizgoitia, Xabier (koord.)
.9788490822517
Serie de Filología y Lingüística - Filologia eta Hizkuntzalaritza; 19
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 692
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-251-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Digital (PDF)

Precio c/IVA:
6,00 €
Cantidad:  
Diskurtso-markatzaileez dihardugu liburu honetan. Zehatzago esanda, diskurtso-markatzaile jakin batzuez: birformulatzaileez.

Diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da birformulazioa: haren bidez esataria aurreko diskurtso-atalera itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko. Birformulazioa, beraz, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez berradieraztea edo birformulatzea da. Eta, eginkizun horretarako, besteak beste, birformulatzaileak baliatzen ditugu: alegia, hots, hau da, bestela esanda, hain zuzen (ere), hurrenez hurren, azken batean, laburbilduta, dena dela, edozein modutan, hobeto esanda, bestela esanda…

Gainerako diskurtso-markatzaileek bezala, funtzio estrategiko erabakigarria betetzen dute birformulatzaileek diskurtsoan: solaskideari edo hartzaileari seinale moduko batzuk eskaintzea, diskurtsoaren hariari hobeto jarraitzeko eta diskurtsoaren interpretazioan laguntzeko.

Eta, hain zuzen ere, liburu honetan egungo euskaran erabiltzen diren birformulatzaile sail nagusiak ditugu aztergai: esplikatiboak (alegia, hots, hau da, erran nahi baita…); zehaztaileak (hain zuzen (ere), hurrenez hurren, zehatzago esanda, zehazkiago…); laburbiltzaileak (azken batean, azken fi nean, azken buruan…; laburbilduta, hitz batean, hitz gutxitan…); urruntzaileak (dena dela, edonola ere, edozein modutan, hala ere…); eta zuzentzaileak ((edo) hobeki/hobeto, are hobeto, egia esanda, hobeto esanda…).

Azterketa xehea eskaini diogu birformulatzaile bakoitzari, askotariko diskurtso-erabilerak adibide ugariz hornituta: balio oinarrizkoa, balio eratorriak, balio diskurtsiboa, forma eta jatorria, aldaerak, baliokideak, tradizioa, posizioa, puntuazioa, sintaxia, maiztasuna, erregistroa…
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos