Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Literatura
Egungo euskal krimen-literatura
López Gaseni, José Manuel; Kortazar Uriarte, Jon (arg.)
.9788413193380
Euskal Literatura Saila - Egungo Euskal Literaturaren Historia; 22
Materia: Literatura vasca; Euskara; Crimen
Páginas: 322
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-338-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
XIX. mendearen erdi aldean sortua izan arren, polizia- eta krimen-literaturak ez du gaurkotasunik ez osperik galdu. Hain zuzen ere, bere burua etengabe berritzen jakin duelako, hasierako enigma nobelagintzatik “eleberri beltza” izenez ezagutzen dugunaren askotariko aldaeretara, eta are herrialdean herrialdeko ezaugarri berezietara.

Euskal Herrian ere landu da generoa, hainbat bidetatik, eta horren erakusgarri izan nahi du lan honek. Jose Antonio Loidik 1955ean "Amabost egun Urgain’en" argitaratu zuenetik, krimen-literaturako titulu asko daude euskal belaunaldi askoren gomutan iltzatuta: "Izurri berria, 110. Street-eko geltokia", "Bakean ützi arte" eta beste asko.

Horrenbestez, liburu honek euskal krimen-literaturaren ikuspegi zabala eskaintzea du xede, bereziki 1980ko hamarkadatik hona mugarri izan diren egile eta obren azterketaren bidez. Euskarazko krimen-literatura ez ezik, Euskal Herrian gaztelaniaz idatzi duten bi autoreren lanak ere biltzen dira hona. Artearen eta didaktikaren ikuspegitik ere begiratzen zaio generoari, liburuen azalen azterketa baten bidez eta literatura mota horren bidez euskara irakasteko proposamen baten bidez.


.