Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Literatura
Egungo euskal antzerkiaren historia
Aldekoa, Iñaki; Olmo, Karlos del; Etxaniz, Xabier; Kortazar, Jon; Kortazar, Paulo; López Gaseni, José Manuel; Martín, Iratxe; Rabelli, Alvaro; Retolaza, Iratxe; Rojo Cobos, Francisco Javier
Kortazar Uriarte, Jon (zuz.); Olmo Serna, Karlos del (arg.)
.9788498606652
Euskal Literatura Saila; 11 - Egungo Euskal Literaturaren Historia
Materia: Literatura vasca; Teatro
Páginas: 240
Fecha de edición: 2012
ISBN/ISSN: 978-84-9860-665-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
16,00 €
Cantidad:  
Estatutua onartu ondoren Autonomia Erkidegoan eratu erakundeek abian jarririko kultur politikekin batera beste literatur genero batzuetan gertatutako loraldia ez da garapen munta berekoa izan literatura dramatikoari dagokionez. Lan honek, aldez edo moldez, Estatutua onartu zenetik gaur arte mugaz alde bietan argitaraturiko literatura dramatikoa aztertzea izan du helburu lehen. Literatura dramatikoa berezia da, oso, edozein hizkuntzatako eta kulturatako literatur sisteman, bakarkako irakurketa isilaz gain, beste bat izaten duelako dramaturgo eta antzerki zuzendarien bitartez, izan ere, jendaurreko antzezpenean gertatzen den ikus-entzunezkoa: hartan, hartzaileak elkarren ondoan egoten dira, bakarkako irakurketaren isolamendua ekintza erritual batean gaindituta.

Lan honek hiru ondorio nagusi aurkeztuko ditu: lehena, literatura dramatikoa, ahozko literaturarekin lotura moduko bat izanik, ekialdeko literatur sisteman indar handiagoa duela mendebaldeko sisteman baino —azkeneko horretan ia bazterrekoa da—, euskal literaturari eragin diezaioketen egitura politiko-administratiboak mendebaldekoan egon arren; bigarrena, amildegi igarogaitz halako bat dagoela argitaratzen den literatura dramatikotik antzezten diren euskal antzezlanetaraino, oso-oso lan gutxi igarotzen direlako paperetik agertokira, ia hutsaren hurrengo izateraino; hirugarrena, itxaropentsuago gerta daitekeena, bere txikian, euskal antzerki literatoen emaitzak, antzokietara heldu ez arren, ez daudela mundu zabalean idazten direnetatik hain urrun, eta horrek itxaropenari leihotxo bat zabaldu liezaioke.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos