Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Literatura
Hamaika euskal literato eta Jainkoa
Gartzia Trujillo, Sebastián
.9788490824511
Euskal Literatura Saila; 15
Materia: Literatura vasca; Religión
Páginas: 896
Fecha de edición: 2016
ISBN/ISSN: 978-84-9082-451-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
35,00 €
Cantidad:  
Hamaika euskal idazle, bi aroren mugan, biziari, denari, badenari eta ez denari, «Jainkoari» eta Jainkoari buruz galdezka. Zaude ziur, bide erraz eta atseginagoetatik eramango zaitu Sebas Gartzia Trujillok, pausorik pauso, bihurgunerik bihurgune, hamaika idazle eta askoz gehiagoren albiste jakingarriak hemen, bizitzako pasadizo bitxiak hor, bizi-poz eta zauriak hunkigarri noiznahi, aipamen ongi hautatuak argigarri nonahi. Asko ikasiko duzu idazleez, euren eta gure garaiaz, orduko eta gaurko teologiaz, denaz, testu nahiz ohar erruz hornituetan. Eta zer pentsa franko emango dizu «huntaz eta hartaz», biziaz eta heriotzaz, literaturaz eta teologiaz, erlijioaren iraganaz eta presenteaz, sinesmenaz eta sinesgabeziaz, gizarteaz eta elizaz, «Jainkoaz» eta Jainkoaz. Sentsibilitate sozial, espiritual eta teologiko fin freskagarria agertzen du egileak. Gizatasuna. Jakinduria.

Jainkoa ez da galdera guztien erantzuna, erantzun guztien galdera baizik eta galdera guztien ikur. Ez da hutsarte guztien betegarri, forma guztien hustasun baizik, eta hots guztien baitako isiltasun garden. «Hutsaren mami» (J.M. Lekuona). Hats, Hitz, Hots, Huts. On kreatzaile huts.

Joxe Arregi
Teologian doktorea
Deustuko Unibertsitateko irakaslea
.