Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Literatura
COLECCIONES >> Ciencias >> Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO
Zergatik den E = mc2 (eta zergatik axola zaigun)
Cox, Brian; Forshaw, Jeff
.9788490821657
Zientzia Irakurle Ororentzat - ZIO, 19
Materia: Física; Divulgación científica
Páginas: 274
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-165-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Cartoné

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Orain bertan, liburu hau eskuetan duzularik, argiaren abiaduran mugitzen ari zarela esango banizu, seguruena ez zenidake sinetsiko, eta burutik ondo ote nagoen zalantza egingo zenuke. Hala da, ordea, eta horixe erakutsi zigun Einstein-ek E = mc2 formula ospetsuaren bidez.

Cox-ek eta Forshaw-ek azalduko digute nola litekeen hori. Abiatuko gara Euklides-etik eta Newton-etik, eta ikusiko dugu nola fisikaren legeak egokituz joan diren Einstein-en teorietara iritsi arte: nola Galileo-k gezurtatu zuen mugimendu absolutua, nola Maxwell-ek ekuazio-tankera eman zion elektromagnetismoari, eta, azkenean, nola Einstein-ek mamitu zuen formula ospetsua, Galileo-ren mugimendu erlatiboaren eta Maxwell-en ekuazioen arteko itxurazko kontraesanei buru egin nahirik.

Hala, ikusiko dugu nola denbora eta espazioa loturik dauden, batetik bestera igarotzeko moldean, espazio-denboran, nola abiadura goititzearekin batera beheititzen den denboraren joana. Horiek eta beste asko bihikatuko ditu liburu honek, betiere teknikako hizkera iluna saihestuz eta eguneroko adibideak emanez.

Brian Cox (1968): Partikulen Fisikako irakaslea eta ikertzailea da Manchester-ko Unibertsitatean. Horretaz gainera, CERN laborategian ere dihardu lanean, Hadroi Talkagailu Handiko ATLAS eta CMS detektagailuak eguneratzeko nazioarteko egitasmo baten buru. Orobat, ezaguna da hedabideetan zientzia zabaltzeko egindako lanagatik.

Jeff Forshaw (1968): Fisika Teorikoko irakaslea da Manchester-ko Unibertsitatean, eta oinarrizko partikulen fisikan espezializatua dago. Dibulgatzaile maratza da, eta Einstein-en erlatibitatearen teoría irakatsi ohi die unibertsitateko lehen mailako ikasleei. Frank Close irakaslearen ikertaldean jardun zuen Rutherford Appleton laborategian, eskolak ematen hasi aurretik.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos