Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Nekazariak eta jaunak Erdi Aroan. VIII. mendetik XV.era bitartean
Feller, Laurent
.9788413193595
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Historia de Europa
Páginas: 368
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-359-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
22,00 €
Cantidad:  
Lan honek lur-jabeen eta ekoizleen arteko harremanak aurkezten ditu, karolingiarren arotik hasi, eta XIV. eta XV. mendeetako nekazari-errebolta handien garaira iritsi bitarteko aldi luzean. Mendebaldeko gizartearen eskura zeuden baliabideen ugaritzearen koiuntura eta aberastasun orokorraren handitzea, neurri batean, ekoizpena antolatzeko eta langileak kontrolatzeko egitura original jakin batzuetan oinarritu zen, eta egitura horiek jaurgo edo jaun-erregimen hitzen bitartez izendatzen ditugu. Guztiz hertsatzaileak izan arren, egitura horiek ez zuten galarazi, kontrakoa ezpada, nekazari-gizarte original bat garatzea eta aberastea, poliki baina sendo.

XIII. mendetik aurrera, halere, tentsioak areagotu egin ziren. Jaunen diru-sarreren gainbehera esanguratsua izan zen XIV. eta XV. mendeetako krisiaren funtsezko elementuetako bat. Horren ondorioz, eskualde askotan eta askotan, nekazari-jendeen desjabetze-fenomenoa gertatu zen: gero eta zailago gertatu zitzaien lur-jabetzara iristea. Obra honek aztergai ditu pertsonen estatusa, lanaren antolaketa eta hierarkia sozialak, eta horren bitartez Mendebaldeko munduaren aberaste orokorraren historia aurkezten du, baita Erdi Aroa itxi zuen krisialdiarena ere.

Laurent Teller Erdi Aroaren Historia irakaslea da Paris I Panthéon-Sorbonne unibertsitatean.
.