Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako finantza publikoak eta Ekonomia Ituna 1929ko krisi ekonomikoaren garaian (1925-1936)
Erkoreka González, Mikel
.9788413192550
Serie Historia Contemporánea; 61
Materia: Historia del País Vasco; Economía
Páginas: 234
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-255-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
1929ko udazkenean Wall Street-en epizentroa izan zuen "crash" ekonomikoaren metxa ziztu bizian hedatu zen mundu mailako ekonomiara, kapitalismoaren historian aitzindaria izan zen depresio ekonomiko luze bezain latzari hasiera emanez. 2008ko krisi ekonomikoaren eskutik, 1929ko krisiaren gaineko interesa eta gaurkotasuna berpiztu egin da munduko hainbat herrialdetan. Liburu hau, 2008az geroztik garatzen ari den 1929ko krisiaren gaineko berrikusketa-prozesuaren barnean kokatzen da; Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunen kasua oholtzara ekarriz lehendabizikoz eta hura mundu-mailako mapa akademiko eta politikoan jarriz. Ekonomia Itunaren argitan, hiru herrialdeetako Aldundiek berezko politika publikoak aplikatu zituzten 1929ko krisi ekonomikoaren testuinguruan. Aurrekontu-analisian eta analisi fiskalean oinarrituz, liburuaren helburua, orduko hiru Aldundiek garaturiko jardunbide eta kudeaketa finantzarioa xehetasunez aztertzea da.

Azterketa 1925ean abiatuko da, urte hartan negoziatu zen kupoaren berriztapenarekin, eta 1936ko uztailean amaitu, Gerra Zibilaren atarian. Kronologikoki denbora-tarte laburra bada ere, 1925 eta 1936 bitartekoa, aldaketa ekonomiko-fiskal eta politiko-instituzional handiko garaia izan zen euskal erakundeentzat. Hiru Aldundien politika eta finantza publikoak errotik baldintzatu zituzten hiru gertakari eman ziren: 1925eko kupo-berriztapena, 1929ko krisi ekonomikoa eta 1931ko II. Errepublikaren ezarpena. Errepublikaren garaian, gestore errepublikar eta sozialistak hiru Aldundien agintera heldu ziren aurrenekoz historian.

Krisi eta aldaketa garaiak, Ekonomia Itunaren eta, oro har, gobernantza-sistemaren erresilientzia eta bideragarritasuna ebaluatzeko abagune aproposak dira. Ildo honetatik, liburuak, gaur eguneko irakurle bati aukera eskaintzen dio garaiko euskal autogobernu-sistemaren praxia eta mugak hurbiletik ulertzeko.

Mikel Erkoreka Historia Garaikidean doktoreduna eta Ekonomian graduatua da. UPV/EHUko Politika Publikoak eta Historia Ekonomikoa Saileko irakaslea da eta Itun Ekonomikoaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Agiritegiaren ikertzailea. Bere ikerketa lerro nagusiak ogasun publikoa, federalismoa eta Ekonomia Ituna dira. Ikerketarako egonaldiak egin ditu Suitzan (Lausanne) eta Erresuma Batuan (Londres), bi herrialde hauetako gerrarteko ekonomiak eta zerga-sistemak aztertzeko eta euskal ogasunekin alderaketa egiteko.

.