Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936
Alberro Goikoetxea, Luzia
.9788490827086
Serie Historia Contemporánea; 54
Materia: Literatura vasca; Euskara
Páginas: 642
Fecha de edición: 2017
ISBN/ISSN: 978-84-9082-708-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
32,00 €
Cantidad:  
Eskuartean duzun liburu hau, doktorego tesi baten emaitza da. Hiru helburu nagusi izan ditu egileak hau osatzerakoan: bertsolarien lanek Euskal Herriko historiarako iturri historiko gisa duten balioaz ohartaraztea; XIX. eta XX. mendeko Euskal Herriaren historiarako modernizazio prozesuaren azterketan herri xeheak aldaketa horiek nola bizi izan zituen entzuteari garrantzia ematea, modernizazioaren subjektu hartzaile izateaz gainera, subjektu aktibotzat ere hartuz; eta, azkenik, euskal identitatearen edota euskal identitateen gaia arazo gisa sortu eta gizartean zabaldu zeneko garaira ikuspegi kritikoz hurbiltzea.

Sei dira liburu honetan aurkituko dituzun bertsolarien ahotsak: Xenpelar (Errenteria, 1835-1869), Bilintx (Donostia, 1831-1876), Pello Errota (Asteasu, 1840-1919), Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario-Argentina, 1910), Txirrita (Hernani, 1860-Altza, 1936), Jose Mari Lopetegi (Irun, 1875-Arrueta, 1942). Bertsolarien esanak historiografiarekin alderatu ditugunean ikusi ahal izan dugu modernizazioaren alderdi nagusi guztiei buruz mintzatu zirela bertsolariak: ez agian datuak emanez, ez fenomenoen azterketa sakonak eginez, baina bai horien inguruko bizipen eta esperientziak argiro agertuz. Bertsoak eguneroko bizitza aztertzeko, historia soziala egiteko aparteko iturriak direla ikusi ahal izan dugu.


Liburu hau nola aipatu (Chicago sistema, notak eta bibliograffia)

Alberro Goikoetxea, Luzia. Bertsolarien ahoz. Modernizazio prozesua eta identitate bideak Gipuzkoan, 1830-1936. Bilbao: Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 2017.
___________________________________________



.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos