Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Markinako frontea. Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931-1939)
Juaristi Larrinaga, Patxi
.9788498605839
Materia: Historia del País Vasco
Páginas: 348
Fecha de edición: 2011
ISBN/ISSN: 978-84-9860-583-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
1936ko irailetik 1937ko apirilera, guda lerroa geldirik egon zen Markina-Xemeingo lurretan, eta herritarrek eraso bortitz ugari jasan behar izan zituzten. Gainera, behin erreketeak herrian sartu eta gero, errepresio ba-satia hasi zuten abertzaleen eta ezkertiarren aurka. Zaharrenen artean, Gerra Zibileko oroitzapenak oso in-dartsuak dira. Hala ere, agintari frankisten alderako beldurrak, galtzaile izatearen lotsak, momentu mingarri guztiak bizkor ahanzteko gogoak, edota seme-alabei galtzaile sentimendua ekidin nahiak belaunaldien arte-ko transmisioa oztopatu zuten. Bestalde, irabazleek ez zuten nahi memoria historikoa askorik jorratzea, lot-satzeko moduko ekintzen erantzule zirelako. Ondorioz, gerra ostean jaiotako gutxik izan dute gertatu zena-ren ideia argi bat.

Gizarte batzuetan, gerren oroitza oso ondo gorde da. Euskal Herrian, Gerra Zibila oro har lantzen duten la-nak egin dira, baina, nire ustez, herriz herri gertatu zena ez da behar bezala ikertu, eta belaunaldi berriok gutxi jaso dugu gure hurbilekoei gertatukoari buruz. Liburu honek hutsune hau betetzen lagundu nahiko luke.

Gerrak sortutako samina berreraikitzeak eta kontatzeak ez du biktimen sufrikarioa arintzen, baina bizi izan zutena ulertzen laguntzen digu besteoi, elkartasun sareak sendotzen ditu belaunaldien artean, eta etorkizune-an saihestu behar den bidea erakusten; herritar jakintsuagoak, irizpide sendoagokoak eta, ondorioz, askeago-ak ere sortzen ditu.

Patxi Juaristi Larrinaga (Markina-Xemein, 1967)

Soziologian doktorea da 1995. urtetik. 1990-1993 urte bitartean ikertzaileak trebatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko beka izan zuen. Tesia egiterakoan, ikertzaile izan zen Galeseko Bangor Unibertsitatean (1992), Texas-eko A&M Unibertsitatean (1993) eta Nevada-Renoko Unibertsitatean (1994).

1998. urtean irakasle gonbidatua izan zen Idaho-ko Unibertsitatean.

Euskal kulturari buruz, euskaldunon balioei, euskarari eta, oro har, hizkuntzei buruzko zenbait ikerketa, arti-kulu eta liburu argitaratu ditu. 2006. urtetik, Gerra Zibilari loturiko hainbat artikulu ere argitaratu ditu.

2000. urteko Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria irabazi zuen Euskal Herria globalizazioaren au-rrean liburuarekin. 2009an Arabako Foru Aldundiak ematen duen Becerro de Bengoa saria irabazi zuen Maiatzeko artoaren ardura eta bost seme-alaba dauzkana ez dago musika bila liburuagatik.

1993. urtetik, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. 2005etik 2009ra, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaria izan zen.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos