Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Laurak bat. Euskadi eta Nafarroa XX. mendean
Granja Sainz, José Luis de la; Pablo Contreras, Santiago de (koord.)
.9788498604580
Materia: Historia del País Vasco; Historia de Navarra
Páginas: 478
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-458-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Liburu hau aurrenekoa izan da Euskadiko eta Nafarroako XX. mendea osorik aztertzen metodologia zientifikoarekin. Hamar historialarik eta politologo batek idatzi dute, eta, lurralde horri buruzko unibertsitateko eskuliburu ona izateaz gainera, lan interesgarria da publiko zabalago batentzat ere, hain zuzen, Euskadiren eta Nafarroaren historia garaikidea zehaztasun akademikoz ezagutuz gaur egungo Espainiako auzi goriena hobeto ulertu nahi duen ororentzat.

Lehen zatiaren ardatza da Euskadiren eta Nafarroaren bilakaera politikoa Espainiaren historiaren XX. mendeko lau aldi nagusietan: Berrezarkuntzako monarkian, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean, Francoren diktaduran, trantsizioan eta autonomian. Bigarren zatian, funtsezko hamar gaik mende horretan izan duten bilakaera lantzen da: demografia eta ekonomia; sozialismoa, nazionalismoa eta karlismoa; Eliza, gizartea, kultura, emakumea eta komunikabideak. Interpretaziozko sintesi-lanak dira, gaur-gaurko historia, konplexua eta gatazkatsua izan arren, objektibotasunez aztertzen dutenak.

Liburuaren koordinatzaileak, José Luis de la Granja eta Santiago de Pablo, Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak dira. Egileak Espainiako zenbait unibertsitatetako irakasle dira, liburuan lantzen dituzten aldi edo gaietan adituak, eta lan ugari eta baliozkoak egindakoak gai horien gainean.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos