Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Arkeologiako eskuliburua
Grant, Jim; Gorin, Sam; Fleming, Neil
.9788413190846
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Arqueología
Páginas: 462
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-1319-084-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
30,00 €
Cantidad:  
“Liburu hau baliabide paregabea da Arkeologiako ikasleentzat, eta hainbat mailatan erabiltzeko modukoa da: institutuan, unibertsitatean, helduentzako hezkuntzan, dibulgazioan... Gaur egungo gaiak eta adibide orokorrak jasotzen ditu, testuinguruan emanak. Proposatzen duen ikasketa-metodoa ere oso praktikoa da, eta gaian are gehiago sakontzeko gogoa pizten du” (Baxter, Glasgow-ko Caledonian University).

“The Archaeology Coursebook” ospetsuaren hirugarren edizioaren itzulpena duzu esku artean, eta erabat eguneratua eta berregituratua dator. Oso baliabide osatua da Arkeologiara lehen aldiz hurbiltzen diren ikasleentzat. Azken metodoak eta zenbait kasu-azterketa aipatzeaz gainera, gaian barneratzeko ezagutza eta kontzeptu teknikoak eskaintzen dizkie Batxilergoko nahiz unibertsitateko ikasle eta irakasleei, bai eta zaleei oro har ere. Xeheki berrikusitako edizio honetan, hauek aurkituko dituzu: metodo arkeologiko erabilienak; kontzeptuak eta ikasgaiak, eta haiek ulertzeko behar diren ezagutzak; materialak interpretatzen eta azterketetako zenbait zeregin eta galdera zuzen ebazten laguntzeko azalpenak; kasu-azterketa lagungarriak; aztarnategi esanguratsuak; hitz gakoak; zereginak eta teknikak garatzeko laguntzak; kontzeptu irudidunak; aztarnategien 400 argazki eta marrazkiren interpretazio eta iruzkinak; metodologia eta prozedurak; tresnak eta ekipamendua. Horiekin batera, webgune osagarri hobetuak jarduera interaktibo berriak eta beste webgune garrantzitsu batzuetarako estekak eskaintzen ditu (www.routledge.com/textbooks/9780415462860).

Jim Grant Cirencester College-ko Arkeologiako aztertzaile burua eta zuzendariordea da, eta landa-arkeologian aditua.

Sam Gorin Newark eta Sherwood College-ko Arkeologiako koordinatzaile burua eta curriculum-zuzendari ohia da. Lan asko egina da East Midlands-ko landa-arkeologian.

Neil Fleming Horsham-eko Christ´s Hospitaleko Arkeologiako aztertzaile burua eta Batxilergoko arduraduna da. Esperientzia handia du Arkeologiako irakasle gisa eta landa-arkeologian.
.