Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
Gerra Zibila Berriatuan eta Lekeitioko frontean. Berriatua Berrezarkuntzan, II. Errepublikan eta Gerra Zibilean
Juaristi Larrinaga, Patxi
.9788490820667
Materia: Historia del País Vasco
Páginas: 240
Fecha de edición: 2014
ISBN/ISSN: 978-84-9082-066-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
Berriatuan, gudako lehen lerroan geratu ziren beste herri batzuetan baino zibil gutxiago hil ziren: sei bonbardaketen eta tiroen ondorioz, eta kleroko bi kide fusilatuta (abade bat Larruskainen eta moja bat Bartzelonan). Gainera, guk dakigula, herriko mutilik ez zen hil borrokatzen, eta beste fronte batzuetan baino soldadu gutxiago hil zirela pentsa daiteke.

Edonola ere, berriatuarren bizipenak gerrako frontea euren lurretan izan zuten beste herri batzuetakoen antzerakoak dira. Berriatuan ere samina eta beldurra nagusitu ziren 1936ko irailean, frontea bere lurretan kokatu zenean. Gainera, frankistek 25 pertsona atxilotu zituzten, zazpi emakumeri ilea moztu zieten eta hainbatek isunak, ondasunen bahiketak eta bortxazko lanak jasan behar izan zituzten.

Liburu honen asmoa da Gerra Zibilean Berriatuan gertatu zena berreraikitzea, eta sufritu zuten herritarren oroimena bizirik gordetzea. Izan ere, Gerra Zibila, drama eta min asko duelarik ere, berriatuar guztien ondare historikoa da; ondo ezagutu eta gorde beharreko ondasun immateriala.

Berriatua eta 1936ko gerra dira liburu honen ikergai nagusia. Hala ere, izenburuan Lekeitioko frontea ere irakur daiteke. Horren arrazoia da Berriatua Lekeitio sektorean kokatu zutela agintari militarrek, eta 1936ko gerrari buruzko liburu guztietan Berriatuko fronteari buruz hitz egin beharrean, Lekeitioko frontea aipatzen dela. Beraz, Berriatuan gertatuak hobeto kokatzeko, ezinbestekoa izan da Lekeitioko Frontea ere aztertzea. Berrezarkuntza garaia eta II. Errepublika ere ikertu ditugu, gerrako jazoerak behar bezala ulertzeko eta testuinguratzeko. Liburu honetan, beraz, XIX. mendearen bukaeratik gerraostera arteko urteetan ikuspuntu sozial, politiko eta ekonomikotik Berriatuan gertatu zirenak aurkezten ditugu.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos