Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Geografía
Munduaren eskualde geografia. Garapena, azpigarapena eta gorabidean diren herrialdeak
Azcárate Luxán, Blanca; Azcárate Luxán, M.ª Victoria; Sánchez Sánchez, José
.9788490826959
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Geografía; Economía
Páginas: 554
Fecha de edición: 2017
ISBN/ISSN: 978-84-9082-695-9
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
36,00 €
Cantidad:  
Geografia zera da: gizarte batek antolatutako espazioa aztertzen duen zientzia. Espazioa, baina, etena eta bereizia da, eta, horregatik, Munduaren Eskualde Geografiaren helburua da Lurreko espazioaren antolaeraren ikuspegi sintetiko eta aski argi bat ematea, eskualde multzo handien berezitasunak erakutsiz.

Gaur egungo munduan, bi espazio multzo handi daude, bateko eta besteko gizarteak oso desberdinak baitira hala ongizateari nola garapen sozioekonomikoari dagokionez. Bi mundu dira: bata, Iparraldea edo mundu garatua, gehien aurreratutako eta industrializatutako herrialdeen eremua, eta bestea, Hegoaldea edo garabidean den mundua, herrialderik pobreenen eta gutxien garatuen eremua. Nolanahi den, gero eta zailagoa da zehaztea bi kategoria horien arteko mugak. Izan ere, garapenaren eta azpigarapenaren eskalan, orotariko mailak eta erdibideko egoera ugari daude gaur egun; esate baterako, eraldaketa sozial eta ekonomiko bete-betean murgilduta dauden herrialdeetan. Hain zuzen, horietako batzuk, gorabidean diren herrialde esaten zaienak, XXI. mendeko ekonomia handienetakoak bihurtzen hasiak dira jadanik, industrializazio-prozesu berri eta bizi-bizietan sartuta baitaude, eta gero eta gehiago parte hartzen baitute nazioarteko merkataritzan.

Aztertutako eskualde-espazio handietako bakoitzari buruz, honako hauek nabarmendu dira: nola dagoen antolatuta lurraldea, non eta nola banatuta dauden fenomeno geografikoak, eta nolakoak diren espazioen arteko harremanak.

Testuaren osagarri, grafiko eta mapa ugari ere badakarzki liburuak. Lan hau zuzen-zuzenean lotuta dago UNEDen Atlas Histórico y Geográfico Universitario argitalpenarekin.

Egileak, Blanca Azcárate, Maria Victoria Azcárate eta José Sánchez, irakasle titular dira UNEDeko Geografia Saileko Eskualdeen Analisi Geografikoan, eta esperientzia handia dute diziplina horren irakaskuntzan.
.