Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Lazarraga Eskuizkribuaren edizioa eta azterketa. I. Sarrera, gramatika, hiztegia eta adizkitegia
Bilbao Telletxea, Gidor; Gómez López, Ricardo; Lakarra Andrinua, Joseba A.; Manterola Agirre, Julen; Mounole, Céline; Urgell Lázaro, Blanca
.9788413191614
Filologia eta Hizkuntzalaritza - Serie de Filología y Lingüística; 22
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 394
Fecha de edición: 2020
ISBN/ISSN: 978-84-1319-161-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
2004ko otsailaren 18an aurkeztu zen jendaurrean Lazarraga Eskuizkribua eta harro handia sortu zuen filologo, literaturzale eta euskaltzaleen artean, Arabako euskaraz idatziriko lehen lekukotasun luzea zelako (xvi. mendearen amaiera edo xvii. mendearen hasierakoa).

Autoreek berehala ekin zioten talde-lanari, eskuizkribuaren azterketa eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa aurkezteko helburuarekin. Hamabost-hamasei urte hauetako lanaren emaitza da liburu hau.

Argitalpena bi liburukitan antolaturik dago. Lehenengoan, Joan Perez Lazarragakoren (c. 1547-1605) bizitza eta idazlanei buruzko sarreraren ondoren, Lazarraga Eskuizkribuaren gramatikaren azterketa sakona eta hiztegi-adizkitegia argitaratu dira. Bigarren liburukian, Lazarraga Eskuizkribuko testu osoaren edizioa dator: ezkerreko orrialdeetan, edizio filologikoa eta, eskuinekoetan, testu hori berori, ezkerrekoaren parez pare, baina euskarazko gaurko grafiara aldaturik; bien azpian, argibideohar ugariz eta ohar paleografiko zehatzez hornitu da edizioa.

Autoreak Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldeko kideak dira. Talde honek mota, leku eta garai guztietako euskararen lekukotasunak bilatzen, editatzen eta aztertzen ditu, lekukotasun horietatik abiatuta euskararen historia azaltzeko eta historiaurrea berreraikitzeko asmoz.


.