Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Hizkuntzen mundua. Munduko hizkuntzei buruzko txostena
Martí Ambel, Félix; Ortega Etcheberry, Paul; Idiazabal Gorrotxategi, Itziar; Barreña Agirrebeitia, Andoni; Juaristi Larrinaga, Patxi; Junyent Figueras, Carme; Uranga Arakistain, Belén; Amorrortu Gómez, Estibaliz
.9788483738177
Serie de Filología y Lingüística; 12
Materia: Filología; Euskara
Páginas: 456
Fecha de edición: 2005
ISBN/ISSN: 978-84-8373-817-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
15,00 €
Cantidad:  
Munduko Hizkuntzen Txostenaren helburua munduko egoera soziolinguistikoa aztertzea da: egungo gizateriaren ezaugarri den hizkuntz aniztasuna deskribatzea, hizkuntz uniformetasuneranzko joerak ebaluatzea, eta zenbait jarraibide edo hizkuntz plangintzarako neurri ezartzea, hizkuntz komunitate ahulenen edo arrisku handien duten komunitateen alde egiteko, eta hizkuntz plangintzan jarduten dutenek –gobernu funtzionarioek, erakundeetako aitzindariek, ikertzaileek eta komunitate kideek– neurri horiek ezarri ahal izateko.

“Azken hamarkadetan, ekologia-aniztasunaren eta kultur aniztasunaren garrantziak eta aniztasun horrek egun dituen mehatxuek aitorpen zabala izan dute. Hausnarketa horietan munduko hizkuntz aniztasuna gai nagusietakoa izan ez bada ere, galzorian dauden hizkuntzen fenomenoa larriagoa da, beharbada, espezie biologikoek eta kultur aniztasunaren beste alderdi batzuek duten arriskua baino. Txosten honek arrakastaz aurkezten du galzorian dauden hizkuntzen arazoa: zehaztasun zientifiko xehatua eta arrazoizko gizarte-kezka uztartzen ditu, edozein irakurlek erraz ulertzeko moduan.”

Bernard Comrie doktore katedraduna (Max Planck Institute for Evolutionary Anthropology) eta linguistikako irakasle ospetsua (Kaliforniako Santa Barbarako Unibertsitatea, AEB)

“‘Hizkuntzen mundua’ aurrerapauso garrantzitsua da milurteko berrian munduko hizkuntz aniztasunari buruzko kontzientziazio publikoan aurrera egiteko, eta, aldi berean, historia ikuspegiaren, azalpen enpirikoaren eta iruzkin aurrerakoiaren sintesi bikaina lortzen du. Ahalik eta gehien hedatzea merezi du.”

David Crystal katedraduna, linguistikako ohorezko irakaslea, Galeseko Unibertsitatea, Bangor, Erresuma Batua

“Liburua bikaina da eta lehen eskuko datuak adierazten ditu mundu osoko hizkuntz egoerari buruz. Halaber, testigantza bizi eta pertsonalak ematen ditu ehunka hizkuntz egoerari buruz. Lan hau oso garrantzitsua da gure hizkuntz ondarearen aberastasuna gordetzearen premia larria ulertzeko, hizkuntza gizatasunaren ezaugarri bereizgarria baita.”

Jesús Tusón, linguistikako irakaslea, Bartzelonako Unibertsitatea

“Hizkuntz aniztasuna babestearen premia larriari buruzko txosten honetan, trebezia handiz uztartzen dira datu enpirikoak eta estrategia gomendioak. Txostena erakargarria da, bai eta erreferentzia lan eskuragarria ere. Arduraz jardutearen aldeko manifestua ere bada, guztion gizatasunak sasiaurrerapenaren eta modernitate globalizatuaren izenean gehiago gal ez dezan. Egileek, UNESCO Etxeak and Multilingual Matters argitaletxeak, ekarpen garrantzitsua egin diote hamarkada honetako eta hurrengoetako arazo garrantzitsuenetako bati.”

Colin H. Williams irakaslea, Cardiff-eko Unibertsitatea, Erresuma Batua.

Fèlix Martí Centre UNESCO de Catalunya-ko zuzendari (1984-2002) eta UNESCO Advisory Committee on Linguistic Pluralism and Multilingual Education batzordeko presidente (1999-2003) izandakoa da. Paul Ortega UNESCO Etxea-Euskal Herriko UNESCO Zentroaren zuzendari izandakoa da, eta, gaur egun, Pax Romana ICMICA erakundearen idazkari nagusia da. Itziar Idiazabal Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Andoni Barreña Salamancako Unibertsitateko irakaslea da. Patxi Juaristi Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea da. Belen Uranga Munduko Hizkuntzen Txostenerako eginiko ikerketaren koordinatzailea da, eta Estibaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.
.
 
Este libro lo puedes encontrar en otros formatos