Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Euskaltzaindiaren araugintza berria: ikastaroa
Alberdi Larizgoitia, Xabier; Ugarteburu Gastañares, Iñaki
.9788483731383
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 458
Fecha de edición: 1999
ISBN/ISSN: 978-84-8373-138-3
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
23,44 €
Cantidad:  
Esku artean duzun argitalpen hau, irakurle, EHUko Euskara Institutuak 1998an antolatu zuen sakontze-ikastaro baten emaitza da, eta Euskaltzaindiaren araugintza berria (1990-98) du aztergai.

Liburuak sei atal nagusi ditu. Lehenengoa, euskara batuaren araugintzari eta arau kontzeptuari buruzko hausnarketa xume bat da. Bigarren atalean, arau berrien laburpenak aurkituko ditu irakurleak. Hirugarrenean, arauak berak jaso dira: lehenik, erabakia laburbiltzen duen adierazpen orokorra, eta ondoren, arauaren oinarri, tradizio eta irizpideak. Laugarren atala HIZTEGI BATUAri dagokio: jarraian eta ordena alfabetikoan, A-tik hasi eta OIHAN hitzerainoko erabaki guzti-guztiak jaso dira, hiztegi batuko hitz guztiak, alegia. Azkenik, bosgarren eta seigarren ataletan, araugintza berria lantzeko ARIKETA-BILDUMA (55 ariketa inguru) eta ariketa horien EBAZPENAK eskaini dira, hurrenez hurren.

Liburu honen ekarpenak bi dira nagusiki: a) erosotasuna, alegia Euskaltzaindiaren araugintza berriaren ikuspegi zabal eta osoa, modu eroso eta erabilgarrian eskaintzea; b) ariketa ugariren bitartez irakurleari aritzeko eta trebatzeko aukera ere ematea, bereziki hiztegiaren arloan.
.