Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak
Fasold, Ralph; Connor-Linton, Jeff (arg.)
.9788498604276
Materia: Lingüística
Páginas: 604
Fecha de edición: 2010
ISBN/ISSN: 978-84-9860-427-6
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
26,00 €
Cantidad:  
Liburu hau oso egokia da hizkuntzalaritzari buruzko sarrera gisa, alorraren atal guztiak lantzen baititu (Stefan A. Frisch, Hego Floridako unibertsitatea).

Hizkuntzalaritzaren alor nagusiak ezagutzeko sarrera “atsegina” da hau, maila baxuagoko ikasleentzat ulergaitzak izango liratekeen alorrak ezagutzeko egokia (Barbara Abbott, Michigango unibertsitate publikoa).

Hizkuntzalaritzari buruzko sarrera egiten duten beste liburu batzuk ere badira, baina liburu honek besteek ez duten zerbait eskaintzen duela dirudi. Gure sarrera-testu nagusi gisa erabiliko dut (Malcolm Edwards, Birkbeck College, Londres).

Liburu honetako kapitulu bakoitza gaian aditua den irakasle batek idatzia da, eta kontuan izan behar da ezaugarri hori duen hizkuntzalaritzari buruzko sarrera-liburu bakarra dela. Hala, hizkuntzalaritza modernoaren alor guztiak modu orekatuan eta sakontasunez lantzen ditu. Aurrez hizkuntzalaritzari buruz ezer ez dakitenentzat, sarrera egokia egiten du liburuak hizkuntzalaritza estrukturalistaren inguruko ohiko gaiei buruz (hotsari, formari, esanahiari eta hizkuntza-aldaketei buruzko teoriak), eta, horiez gainera, testuinguru-hizkuntzalaritza ere sakon lantzen du, berbaldiari, aldakuntza dialektalari, hizkuntza eta kulturari, eta hizkuntzaren inguruko politikari eskainitako kapituluen bidez. Gainera, hizkuntzari eta garunari, hizkuntzalaritza konputazionalari, idazkerari, haurren hizkuntza-jabekuntzari eta bigarren hizkuntzaren jabekuntzari buruzko kapitulu eguneratuak ere erantsi dira. Liburuak lantzen dituen gai multzo zabala kontuan hartuta, oso egokia da unibertsitateetako hizkuntzalaritza-, soziologia-, antropologia- eta komunikazio-sailek antolatzen dituzten hizkuntzari eta hizkuntzalaritzari buruzko ikastaroetarako sarrera gisa.

- Modu ulergarrian idatzia, haurrez hizkuntzalaritzaz ezer dakitenentzat pentsatua.
- Gai bakoitzari buruzko irakasle adituek idatzi dituzte liburuko kapitulu guztiak.
- Kapitulu bakoitzean ariketak, kapituluaren laburpena, helburuak, bibliografia osagarria eta termino garrantzitsuen zerrenda erantsi dira.
- Liburuan azaldutako kontzeptu guztien definizioak jasotzen dituen glosarioa ere erantsi da liburuaren amaieran.
- Liburuaren jatorrizko bertsioak (ingelesezkoak) on line baliabideak ere baditu, eta liburuko ariketen ebazpenak, hotsen fitxategiak, ariketa gehiago, estekak eta irudi garrantzitsuenen bertsio elektronikoak bildu dira hor.

Argitaletxearen web-orrian, liburuari buruzko informazioa ageri da www.cambridge.org/fasold helbidean, eta, besteak beste, liburuko edukien lagungarri gisa, Resources fitxa sartu dute behean, nahi duenak ariketa osagarriak egiteko aukera izan dezan.
.