Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara
Zuazo Zelaieta, Koldo
.9788413193212
Ikertuz
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 438
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-321-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Saran (Lapurdi) bost urtetan (2013-2017) lanean aritu ondoren, Nafarroa Beherera joan da Koldo Zuazo eta, hango egonaldiaren (2018-2020) emaitza aurkezten du liburu honetan. Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara izan du aztergai. Nafarroa Behereko hego-mendebalean daude bi ibar horiek, Lapurdiren eta Nafarroaren mugan, eta hamaika herri dira bertan.

Bi osagai ditu liburuak: gramatika eta hiztegia. Gramatikaren atalean hango euskararen egitura erakusten du, oinarrizko gertakariak. Hiztegia oso zabala da: 4.625 sarrera, 934 azpisarrera, 75 esamolde eta 35 esaera eta esaera zahar dira denetara. Azken batean, gaur egun Nafarroa Beherean egiten den euskara ezagutzeko bitarteko egokia.

Koldo Zuazok (Eibar, Gipuzkoa), Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle izanak, gisa honetako beste liburu batzuk ere ekarri ditu plazara: “Deba ibarreko euskara” (Badihardugu Euskara Elkartea: 2006), “Sakanako euskara. Burundako hizkera” (Euskaltzaindia: 2010), “Arabako euskara” (Elkar: 2012), “Mailopeko euskara” (ehu/upv: 2013), “Sarako euskara” (ehu/upv: 2018) eta, Urtzi Goitiarekin batera, “Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara” (ehu/upv: 2016). “Mendebaleko euskara” liburuan (Elkar: 2017) Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Deba ibarreko euskara erakutsi zuen, eta gaur egungo euskalkien ikuspegi orokorra agertu du beste bi liburu hauetan: “The Dialects of Basque” (University of Nevada, Reno: 2013) eta “Euskalkiak” (Elkar: 2014).

Euskara batua ere izan du aztergai: “Euskararen batasuna” (Euskaltzaindia: 1988), haren doktore tesia, eta Euskara batua. “Ezina ekinez egina” (Elkar: 2005). Bi gai horiek, euskalkiak eta euskara estandarra, eman ditu ezagutzera Routledge argitaletxe ospetsuak argitaratutako “Standard Basque and Its Dialects” liburuan (2019).


.