Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Izen-sintagmaren antolaera
Garzia Garmendia, Juan
.9788413190921
Testugilearen Eskuliburua
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 128
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-1319-092-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
14,00 €
Cantidad:  
Hitz egiterakoan, lehenik eta behin (edo, hobeki, aditzak adieraziko duenarekin batera), aipatu behar ditugu gure errealitatea osatzen duten zerak, konkretuak (leku, objektu, izaki) nahiz abstraktuak (denbora, egoera, erlazio, gertakari): izen bat eman, alegia, zeroi.

Gero, hala izendaturiko zer mota bakoitzetik, zenbat alez ari garen jakinarazi behar izaten dugu, hots, dena delakoa kuantifikatu: bat, zenbait, asko.

Bai eta espazioan eta denboran kokaturik erreferente jakin bat zehaztu ere: (zer horietatik zein?: edozein, ni/hau, zu/hori, hura, hor ikusten dudan[a]).

Bestalde, kalifikatu ere egin dezakegu dena delakoa, hots, zer ezaugarri egozten dizkiogun adierazi: txiki, polit, bikain, harridura eragiten duen[a].

Funtzio oinarri-oinarrizko horiek betetzeko, era askotako tresneria morfosintaktikoa eskaintzen digu hizkuntzak, eta tresneria hori baliatuz osatzen dira izen-sintagma deritzegun eta perpausen osagai nagusietarikoak diren egitura txiki-handi, soil zein konplexuak. Hemen, testugilearentzat jakingarri eta baliagarri diren alderdiak azaldu nahi izan ditugu: izen-sintagmek ematen dituzten aukerak, gomendagarri diren jokabideak, eta zalantzak eta korapiloak askatzen laguntzeko arrastoak.

Izenburuan, bada, antolaera hitza da gako nagusia. Bestea, izen-sintagma, esparrua: Solaseko zerak izendatzeko bideak ere izan zitekeen izenburu egokia.

Juan Garzia Garmendia Itzultzaile, idazle eta irakasle dihardu. Hizkuntzaren erabilerari buruz, besteak beste, liburu hauek ditu argitaratuak: Joskera lantegi, Kalko okerrak, Puntuazioa egoki erabiltzeko gida eta, Testugilearen Eskuliburua egitasmoaren barruan, Esaldiaren antolaera eta Esaldiak josten, honen aurreko liburukiak.
.