Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Bihotz ahots. M. L. Oñederra irakaslearen omenez
Epelde Zendoia, Irantzu; Jauregi Nazabal, Oroitz (arg.)
Reyes Martín, Efraim; Castillo García, Óscar; Uria Pujana, Uxue; Pérez Yáñez, Sonia; Cepeda Ruiz, Javier; Carrillo Fernández, Luisa; Vicario Hernando, José Luis
.9788413190648
Zabalduz
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 534
Fecha de edición: 2019
ISBN/ISSN: 978-84-1319-064-8
Idioma: Euskara; Castellano; Inglés
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
28,00 €
Cantidad:  
«Nahigabe, oharkabean egiten dugun hori ohitura bihurtzen zaigu eta, bizitzaren beste alor zenbaitetan bezala, ohitura hausten denean, ohikoena gertatzen ez denean, nabaritzen da argien. Horregatik, Ruper Ordorikak, bere kantatzeko eraren ozentasun eta leuntze bereziengatik kontsonante moten lekuak aldatzen dituenean, entzuleari iruditzen zaio zerbait gertatu dela.

Hotsez, hizketarako erabiltzen ditugun hotsez ohartzen baikara, zeharka bezala, ez hitzez bezala, ez gramatikaz bezala… Hotsak urrutiago daude gure jakinaren gaineko ezagutzatik. Beharbada horregatik gramatikagileek, idazleek, irakasleek, araugileek ere kasu gutxiago egin izan diote ahoskerari… hizkuntzaren kanpoko aldea balitz bezala, fruitua janda bota egiten den oskola… Baina azalik gabeko fruitua usteldu egiten da, kanporatzen ez den hizkuntza bezala.

Halaz ere, nahiz horren garrantzitsu izan, egia da ahoskera gauza berezia dela hizkuntz osagaien artean, ezin dela hiztegia bezala edo gramatika bezala arautu, ezta ikasi ere. Ahoskera ez da memoria, ez da pentsamendu hutsa, gramatika edo gauzen izenak bezala. Ahoskera hitzak eta gramatika gorputz bihurtzea da eta, gorputza baliatuta, aire mugimendu eta aire mugimendu hori, tinpano astindu (berriz gorputz) entzulearengan».

Miren Lourdes Oñederra. 2010. Drift. Euskera 55/1, 30-31.
.