Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Axular eta Gero Patxi Salaberriren pasio
Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon; Makazaga Eizagirre, Jesús Mari; Ormaetxea Lasaga "Txipi", José Luis (arg.)
.9788490828731
Ikertuz
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 920
Fecha de edición: 2018
ISBN/ISSN: 978-84-9082-873-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Patxi Salaberrik bere lan-ibilbidea amaitu zuenean, lankide eta lankide ohi batzuek ondo merezia zuen omenezko zerbait argitaratzeaz jardun genuen. Eta beste asmo askoren artean, hauxe gailendu zen: Patxiren arlo horretako ekarpenaren garrantziaz jabeturik, Geroren inguruan aldizkari- nahiz liburu-artikuluetan egin duen ekoizpena liburu batean berrargitaratzea erabaki genuen.

Ezaguna da euskal literatura klasikoari eta, zehatzago, Axularren Geroren ekarriari Patxi Salaberrik dion zaletasuna: hainbat euskarri eta aldizkari-liburutan utzi ditu bere ekarpen mamitsuak, funtsezkoak direnak Axularren liburuaren gorabeherak gaur egun hobeto ezagutzeko.

Hementxe dituzu, irakurle, liburu honetan, modu kronologikoan paraturik, Patxi Salaberri Axularzaleak gai honetaz idatzi dituen lan guztiak. Jada ez duzu aldizkarietan eta sareko helbideetan zehar garraiatzen ibili beharrik izango ezagutzeko Geroren literatura-balioa, edo autoreak Gero idaztean izan zituen aurrekariak eta inspirazio-iturriak, edo honelako liburu bat idaztera eraman zuten motibazioak. Lan asko kendu dizugu, euskal filologo, filologogai, euskal gaien zale nahiz bestelako irakurle hori: zeurea da orain hemen hasten den lana. Ez utzi geroko gerorako liburu hau esku artean hartu eta hartaz gozatzeko aukera.
.