Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Sarako euskara
Zuazo Zelaieta, Koldo
.9788490828212
Ikertuz
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 326
Fecha de edición: 2018
ISBN/ISSN: 978-84-9082-821-2
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
Erabat ezezaguna genuen Lapurdiko mendebaleko euskara eta eremu horretako herri bat hartu du Koldo Zuazok aztergai: Sara. Esangura bereziko herria euskararen historian. 1617an Sarako euskaran idatzi zuen Esteva Materrak Doctrina Christiana liburua, eta harekin hasi zen Lapurdiko literaturaren gorakada. 1643an agertu zen Gero, Sarako erretore zen Axularrek idatzia. Liburu horiei esker, ospea eta izen ona lortu zuen Sarako euskarak.

Zuazoren liburuak bi atal ditu: gramatika eta hiztegia. Bigarrena da zabalena. Ipar Euskal Herrian hiztegi dialektalik ez zegoenez, hutsune hori betetzen saiatu da: 4.236 sarrera eta 389 azpisarrera osatu ditu eta, hiztegiaren aberasgarri, 230 esamolde eta 132 esaera (zahar) jaso ditu. Horrenbestean, gaur egun Ipar Euskal Herrian erabiltzen den euskara ezagutzeko oinarri sendoa ekarri du plazara.

Koldo Zuazo (Eibar, Gipuzkoa) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Gaur egungo euskalkien ezaugarriak erakutsi ditu The Dialects of Basque (2013) eta Euskalkiak (2014) liburuetan. Mendebaleko euskara (2017) saioan euskalki horren bereizgarriak erakutsi ditu zabal eta sakon. Euskalkien jatorriaz, berriz, El euskera y sus dialectos (2010) idatzi du. Hizkera jakin batzuen gaineko liburuak ere argitaratu ditu: Deba ibarreko euskara (2006), Sakanako euskara. Burundako hizkera (2010), Arabako euskara (2012), Mailopeko euskara (2013) eta, Urtzi Goitiarekin batera, Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdeko euskara (2016). Euskara batuaren eta euskalkien arteko hartu-emanez hiru liburu plazaratu ditu: Euskararen batasuna (1988), Euskararen sendabelarrak (2000) eta Euskara batua. Ezina ekinez egina (2005). 2015ean, talde-lanean eta UPV/EHUren babesean, euskalkiak.eus webgunea aurkeztu zuen.
.