Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Itzulpengintza literarioaren gida. Frantsesa / euskara
Aldama Epelde, Arrate; Ibeas Altamira, Juan; Ruiz Cano, Marina; Vázquez Jiménez, Lydia
.9788490827338
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Lengua francesa; Literatura francesa; Euskara
Páginas: 124
Fecha de edición: 2017
ISBN/ISSN: 978-84-9082-733-8
Idioma: Euskara / Francés
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
12,00 €
Cantidad:  
Gida honek alderantzizko itzulpen literarioaren eta batez ere zuzenekoaren hastapenetarako baliabide pribilegiatu bat eskaintzen die Itzulpengintza eta Interpretazioa Graduko ikasleei, B edo C hizkuntza frantsesa daukatenei, hain zuzen. Helburu horrekin, bai gaur egungo testuak, bai klasiko enblematikoak proposatzen dira, Frantziako zein, oro har, frantsesezko literaturatik.

Itzulpengintza-ariketak bideratuta daude ikaslea testuinguru historiko-sozialera eta linguistikora ohitu dadin. Gainera, itzuli baino lehen testu guztiak ulertzen laguntzen diote.

Gida hau unibertsitateko ikasketak antolatzeko modu berriekin bat dator, antzezpenerako gakoak eta gako kulturalak eskainiz. Gisa berean, itzulpegintza literarioari ekiteko modua ematen die ikasleei, behin frantsesa bereganatuta.

Juan Ibeas eta Lydia Vázquez egileek itzulpengintza eta frantses literatura irakasten dituzte Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Horrez gain, itzulpengintzarako gida modernoen autore dira biak. Marina Ruiz Cano-k gaztelania irakasten du Frantzian, eta literaturari buruzko ikerketak egiten ditu. Arrate Aldama Epelde-k frantsesa, didaktika eta itzulpengintza irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Pragmatikaren eta frantsesaren irakaskuntzan oinarritutako hizkuntzalaritza aplikatua ditu ikerketa-ardatz.
.