Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Hizkuntza-normalizazioa. Planak eta plangintzak ikastetxeetan
Erriondo Korostola, Miren Lore; Isasi Balanzategi, Xabier
.9788490826591
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Lingüística; Euskara
Páginas: 144
Fecha de edición: 2017
ISBN/ISSN: 978-84-9082-659-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,00 €
Cantidad:  
Eleaniztasuna eta Hezkuntza Europarra Masterrean kokatuta dagoen Hizkuntza Normalkuntza Plangintzak Ikastetxeetan ikasgaiak eskaini digu aitzakia, honako liburu hau idazteko, bertako ikasleriak eskura izan dezan, kontzeptuak lantzeko kontsultategia.

Hala ere, jatorria, hastapenean Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntza Plangintza (IHNP) modura izendatu eta geroago, Ulibarri Programa izenez ezagutzen dugun horretan koka genezake. Zer da Ulibarri Programa? Ulibarri, ikastetxeen hizkuntza normalkuntzaren gaineko programa da. 1996-1997 ikasturtean ipini zen martxan eta une honetan 400 ikastetxe inguru dira programan parte hartzen ari direnak. ULIBARRI programan sartutako ikastetxeek euskararen erabilera eta kalitatea indartzeko egiten dituzten ahaleginak berariaz babestuko ditu Hezkuntza Sailak. Ahal den neurrian, horrezaz gainera, euskararen erabilera zabaldu eta sendotzeko ekimenak baloratzeko irizpideetan lehentasuna emango zaie ikastetxe horiei. ULIBARRI programako ikastetxeen hizkuntza normalkuntzako proiektuek euskararen erabilera indartzea dutenez helburu nagusi, programan sartu nahi duten ikastetxeek, hortaz, beren hizkuntza normalkuntzako proiektua eratu beharko dute (http://www.ulibarri.euskadi.eus/).

Hogei urte luze igaro dira 1996/97 ikasturte hartatik. Harrigarria izan da euskararen normalizazioaren alde azken urteotan egindako lana eta, batez ere, aurrerapena. Bereziki hezkuntzan, ikastetxeetan, ehunka irakaslek eta milaka ikasleak lan handia egin dute. Liburu hau, neurri batean, haientzat ere bada, beren lana aitortzeko eta eskertzeko.

Demolinguistika, definizioak, oinarrizko kontzeptuak, ingurumari teorikoak, hizkuntzaren erabileraren neurketa, hizkuntza-normalizazioa hezkuntzan, mintzagrama eta plangintzen ebaluazioetarako lanabesak eta irizpideak. Hori da, laburrean, irakurleak liburuxka honetan aurkitu dezakeena.

Ikuspegi praktiko eta aplikatua. Liburua egin dugu adituentzat, ikasleentzat eta, batez ere, normalizazio lanetan murgildurik gogoz eta gogor diharduten irakasleentzat eta teknikarientzat. Haientzat, esker onez; zuentzat, euskara biziberritzen beharrean ari zaretenontzat.
.