Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Gotzon Aurrekoetxea lagunarterik hara
Iglesias Chaves, Aitor; Ensunza Aldamizetxebarria, Ariane (arg.)
.9788490825822
Materia: Lingüística; Filología Vasca
Páginas: 336
Fecha de edición: 2017
ISBN/ISSN: 978-84-9082-582-2
Idioma: Euskara; Castellano; Francés; Inglés
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
Gotzon Aurrekoetxea, zerbait izatekotan, hurreko pertsona da, naturala eta pasionatua bere zereginetan; egiten duen gauza guztietan bihotza jartzen duen horietakoa. Irakasle izan dutenek aitortuko dute haren hurbiltasuna, ikerketa taldekide izan dutenek bezalatsu, edo familiako kide zein lagunek. Bere naturaltasunean, bihotza jartzen dio egiten duen guztiari eta, ezbairik gabe, bihotza jartzen denean uzta oparoa jasotzen da gero handik.

Gasteizko Letren Fakultatean (Euskal Herriko Unibertsitatean) urte luzez irakasle izan da eta, berak behin eta berriro esaten duen bezala, atzetik datozen gazteei utzi die lekua beraiek ere bidea egin dezaten. Irakasle lanpostua ederki uztartu du ikertzaile senarekin; izan ere, asko izan dira urte luze hauetan egindako argitalpenak, asko atzerrian emandako hitzaldiak eta asko ikerketa proiektuetan egindako parte-hartzeak ere. Besteak beste, EUDIA ikerketa-taldearen sortzailea da Txipi Ormaetxearekin batera. Era berean, Euskal dialektologiari eta, oro har, munduko dialektologia proiektu guztiei hainbesteko ekarria egin dion DiaTech programa informatikoaren aita ere bada. Dialektometriarekiko bere grinak eta dialektoak eta hikuntzak bereizteko tresna objektiboen bilaketa etengabean, itsasontziak portu egokira eraman du.

Uzta horren fruitu dira hemen biltzen ditugunak, urte luze hauetan zehar berak jositako sarea; hizkuntzalaritzaz, dialektologiaz, hizkuntzaren aldakortasunaz, dialektometriaz, dialektologia kuantitatiboaz eta beste hainbat gairi buruz adituak diren ikertzaileen ekarriak. Horrelako argitalpenetan gertatu ohi den bezala, tamalez, guztiak ez dira heldu beren harea alea sasoiz bidaltzera, baina esker onak emateko nahia adierazi dute.
.