Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako
Garzia Garmendia, Juan
.9788490820865
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 168
Fecha de edición: 2015
ISBN/ISSN: 978-84-9082-086-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
17,00 €
Cantidad:  
Liburu hau ez da sintaxi-liburu bat, nahiz eta, zentzu zabalean, joskeraz diharduela esan litekeen.

Sintaxia arau sorta baten bitartez perpaus gramatikalak sortzeko mekanismo bat da. Hiztunak arauok jakin (edo ikasi) beharra dauka. Sintaxi-arauek, ordea, erabaki gabe uzten dute nola antolatu perpausak egoki adierazteko kasuan-kasuan eman nahi den informazioa. Sintaxia, zentzu horretan, ez da interesgarria testugintzari begira: men egin, eta kito.

Beste nonbait bilatu beharko dugu, beraz, askatasun-tarte handiagoa eskainiko digun zerbait. Denok baitakigu badela askatasun ez nolanahikorik, eta are sormen puskarik, testu bat ontzeko orduan. Non da, ordea, horren gakoa?

Esaldia dugu ideien adierazpenaren eta mekanismo sintaktikoen arteko zubi edo, hobeki, interfasea, maila bietan baita unitate funtsezkoa. Ideien eta ikuspuntuaren arabera moldakorra dugu esaldia, haren barne osagaien arteko jokoari esker. Joko hori bideratzen duten funtzio informatiboen inguruan mugituko gara esaldiaren antolaeran barrenako ibilaldi honetan.

Esaldiak, onartzen bazait irudia, badu gorputz materiala, hotsezkoa zein letrazkoa, morfosintaxi eta lexikozkoa, baina badu arima adierazkorra ere, mugikortasuna, bizia, grazia ematen diona. Arima hori komunikazioari dagokio, informazioa antolatzeko erari.

Testuaren osotasunean nahiz azpiatal bakoitzean izaten den erabakigai bertsuarekin egingo dugu topo , txiki-laburragoan, esaldi bakoitzean: zer hizpide hartu, nondik eta nola abiatu, zer nabarmendu, zer gehitu...

Helburua ez da inolako teoria berririk asmatzea, baizik eta testugintzaren praktikan bildutako eskarmentua lagungarri gisa eskaintzea testugileei, nork bere mailan eta eran balia dezan.
.