Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Literatura
COLECCIONES >> Arte >> Mikel Laboa Katedra bilduma
Euskal kultura berreraiki zen garaia: 60ak eta 70ak
Gandara Sorarrain, Ana
.9788413192987
Mikel Laboa Katedra Bilduma; 5
Materia: Literatura vasca; Sociología
Páginas: 406
Fecha de edición: 2021
ISBN/ISSN: 978-84-1319-298-7
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
22,00 €
Cantidad:  
Gaur egungo euskal kultur sistema ulertu ahal izateko ezinbertzekoa da euskal baliabide sinboliko garaikideak bilakatu ziren garaiari erreparatzea: 60 eta 70ei. Hala, euskal komunitateak bizi izan duen azken kultur birmoldaketa nagusia ulertu nahian idatzitako lana da esku artean duzuna. Horretarako, euskal baliabide sinbolikoak landu dira euskal komunitatearen garapenarekiko elkarrekikotasunean. Horregatik, baliabide sinbolikoen azterketarako E. Cassirer, P. Bourdieu eta J.B. Thompson baliagarri izan badira ere, komunitatea izan da ardatz; horiek horrela, etnosinbolismoa hautatu da tresna teorikotzat, A.D. Smith eta M. Guibernau erreferentetzat hartuta. Oinarri horiek ahalbidetu dute euskal komunitateak 60-70etan biziriko katarsi kulturala ikertu ahal izatea estatu barneratzailearen baitan

Testuinguru horretan, maila guztietako balioztatze sinbolikoa izan zen eragile, eta Ahozko Kultur Ondarea hagitz baliabide egokia izan zen funtzionalitate berriztatuak garatzeko. Hori gertatu ahal izateko, funtsezkoa izan zen kulturgileen lana, ezezagunaren eta ezagunaren arteko oreka bilatu, eta ahaztua izanik berreskuratu nahi zen ondarea birformulatzeko; gainera, aldizkariak komunitatearen nahiak eta beldurrak agertzeko plaza bihurtu ziren. Aldaketa sakon horietan, Mikel Laboa aitzindari izan zen; izan ere, berreskuratze lana egiteaz gain, bere jardunarekin komunitatearen behar oinarrizkoez haratago joan eta unibertsaltasunera hurbildu baitzuen euskalduna. Hala, bada, Mikel Laboaren lanek laguntzen dute 60-70etako euskal komunitatearen birmoldatze kulturalaren funtsa agertzen: euskal ondarea berreskuratu, baina euskal komunitatea garaikidetasunerako prestatu zuen birmoldaketa ulertzen.

Ana Gandara Sorarrain (Sunbilla, 1986): Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea, Euskal Filologian lizentziatua, hezkuntzari eta literaturari buruzko masterrak ditu eginak. Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean ikerketa lerro desberdinak bateratu ditu: euskal kulturari eta sinboloei buruzkoez gain, euskal literatura eta euskara izan ditu gune. Gaur egun, Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikertaldean ari da, bertzeak bertze, literatura, zentsura eta argitaletxeei buruzko ikerketa proiektuetan. Horiez gain, komunikazio gaitasuna ikertzen eta irakasten dihardu.

.