Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Arte
Arte modernoaren ildo analitikoa. Figurak eta ikonoak
Menna, Filiberto
.9788483731321
Materia: Arte
Páginas: 156
Fecha de edición: 1999
ISBN/ISSN: 978-84-8373-132-1
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
9,02 €
Cantidad:  
Filiberto Menna-ren «Arte modernoaren ildo analitikoa», kritika historiko-artistiko garaikideko dokumentu nagusien artean sar daitekeela uste dugu. Izan ere, testu honen egokitasun eta bizitasuna adierazten dute, lehenbiziz argitaratu zenean liburuak sortu zituen, eta egun sortzen dituen, berba, gogoeta eta eztabaidek.

Liburuaren helburua ideia, gauzatze eta arte-lanaren arteko harremanen azterketa sistematikoa da: kritikoarentzat zein artistarentzat gai nagusi gertatzen da hori, artearen jarduera eta arte hori berari buruzko gogoeta etengabe elkarrekin doazen urteetan, aldi berean arte-lanak, gero eta maizago, ikerketa linguistiko izatearen balio abstraktu eta konbentzionala barneratzearekin batera bere esangura espresibo edo errepresentatiboak galtzera jotzen duen bitartean.

Ezaugarri honexek bereizten ditu, Mennak dioenez, benetako arte «modernoa» eta soilik «kronologikoki garaikidea» den artea, eta kritikoari ikerketa historiko hutsaren metodoa uztera behartzen dio, artearen lengoaiara estrukturalismoaren ikuspegiaz inguratzea nagusi bihurtzen duen ikerketaren esparruaren formalizazio desberdin baten alde.
Mennak Modernitate hori gure garaiko mugimendu artistikoetan (hala nola, Narrative Art, Art-Language eta arte kontzeptualean) irakurri eta aztertzen du baina, aldi berean, egite garaikide hauen aurrekari historiko handietan ere: Albers eta Moholy-Nagy-n, neoplastizismo eta suprematismoan, hiperrealismo eta Magritte-n eta, areago, Duchamp, Boccioni, kubismo eta Seurat eta Cézanne-ren lanetan; horrela sortzen baita «arte modernoaren ildo analitikoa».

Filiberto Mennak (1926-89) Salernoko Unibertsitatean eta Erromako Unibertsitatean erakutsi zuen. Honako lanak argitaratu zituen: «Mondrian», Erroma 1967; «Design Inchiesta», Erroma 1962; «La regola e il caso. Architettura e societá», Erroma 1970; «Critica della critica», Milan 1980. «Figure» aldizkariaren zuzendari izan zen.
.