Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Arte
Irudia
Aumont, Jacques
.9788483737125
Materia: Arte; Cine
Páginas: 312
Fecha de edición: 2005
ISBN/ISSN: 978-84-8373-712-5
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
18,65 €
Cantidad:  
Irudia, irudiaren izaera, irakasgai bihurtu da, idatzia bihurtu den bezalaxe; horrek ez dio kentzen, ordea, bere liluragarritasunik eta misteriozkotasunik batere gai honi.

Liburu honek bost galdera nagusiren inguruan antolatzen ditu irudiari dagozkion arazo nagusiak. Zer da irudi bat ikustea? Zein dira irudiaren ezaugarriak pertzepziozko gertaera den aldetik? Nork begiratzen dio irudiari? Zer eratako ikuslea eskatzen du irudiak? Zein da ikuslearen eta irudiaren harteko harremanak arautzen dituen apailua? Nola irudikatzen du irudiak errealitatea? Nola sortzen ditu esanahiak? Zein dira irudi horietako batzuk irudi artistikotzat harrarazten dizkiguten irizpideak? Liburu honek, liburuki bakar batean sartzen den azterketa argi eta zehatz baten bidez, gaur egun irudiari buruz ditugun ezagutzen sintesi berezi bat eskaintzen digu.

Jacques Aumont Paris III-Sorbonne Nouvelle unibertsitateko irakaslea eta EHESS (École des Hautes Études en Sciences Sociales) eskolako ikasketa-zuzendaria da. Hamar bat liburu argitaratu ditu zinemari buruz, pinturari buruz, eta irudiei buruz oro har; azken argitaratuak De l’estétique au présent (1998), Amnésies. Fictions du cinéma d’après J.-L Godard (1999), L’image (2000), Dictionaire théorique et critique du cinéma (2001) eta Les théories des cinéastes (2002) ditu.

“Jacques Aumonten liburu honek ongi jakin du izan daitezkeen ikuspuntu ugarietatik bat ere ez ahazten. Soziologoak ez ezik, zinemaren historialariak edo kritikalariak, eta filosofoak berak ere, espezializazio berezietara mugatzen ez den tresna bat aurkituko dute liburu honetan.”

Gérard Legrand, Positif, 359. zk.
.