Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Historia
COLECCIONES >> Arte >> Gabriel Areti Katedra
Euskal kultura 1940ko hamarkadan
Juaristi Larrinaga, Patxi; Zabalondo Loidi, Beatriz (koord.)
Araolaza Arrieta, Oier; Elizalde Estenaga, Amaia; Igartua Ugarte, Iván; Juaristi Larrinaga, Patxi; Manterola Ispizua, Ismael; Manterola Pavo, Peio; Martinez Martinez, Josu; Murua Cartón, Hilario ; Ugarte Muñoz, Anton
.9788413198224
Gabriel Aresti Katedra Bilduma; 4
Materia: Historia del País Vasco; Cultura
Edición: 1ª
Páginas: 231
Fecha de edición: 2026
ISBN/ISSN: 978-84-1319-822-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
28,00 €
Cantidad:  
Esku artean duzun liburu honek 1936-1939ko gerra amaitu eta hurrengo urteetan euskal kulturaren egoera ezagutzeko parada emango dizu. 1940ko hamarkadan gogor kolpatu zituen frankismoak euskara eta euskal kultura. Euskal Pizkundearen testuinguruan euskararen eta euskal kulturaren alde lanean aritu ziren Hego Euskal Herriko eragile, elkarte, erakunde eta mugimenduak desagertu egin ziren. Bestalde, 1939an Bigarren Mundu Gerra hasi zen Europan, eta hura amaitu arte Ipar Euskal Herrian ez zen baldintza egokirik sortu euskara eta euskal kultura bultzatu eta garatzeko.

Zailtasunak zailtasun, 1940ko hamarkadan, Euskal Herrian eta erbestean, eragile, politikari, pentsalari, artista eta ikerlari batzuk euskal kultura sustatzeko ekinean ahalegindu ziren: batetik, Frantzian eta Ameriketan erbesteratutako kulturgileak; bestetik, Ipar Euskal Herrian batu zirenak, eta, hirugarrenik, Hego Euskal Herrian erregimen frankistaren pean bizi ziren eragile, artista eta ikerlariak. Horiek guztiek egindako ibilbideak eta bultzatutako ekimenak aztertzen dira liburuan.

Hain zuzen, gerraosteko lehen hamarkadako kultur bizitzaren lorratzari jarraitu diogu liburuan. Garai hartan sortu ziren ekimen urriek mantendu baitzuten piztuta euskal kulturaren eta euskararen sua. Eta su horrek ahalbidetu zuen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, euskal kulturak aurrerabidea egitea.

Patxi Juaristi Larrinaga irakasle titularra da EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Politika eta Administrazio Zientzia Sailean. 2005etik 2009ra, Eusko Jaurlaritzako unibertsitate-zuzendaria izan zen; 2009tik 2017ra, EHUko Gizakiekin egindako Ikerketarako Etika Batzordeko kidea; eta 2017tik 2020ra, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea. Hainbat artikulu eta liburu argitaratu ditu euskal kulturari, euskaldunen balioei, euskarari eta, oro har, hizkuntzei buruz. Gerra Zibilarekin eta memoria historikoarekin lotutako gaien gainean ere ikertu eta argitaratu du. Zortzi doktorego-tesiren zuzendari edo zuzendarikide da. Euskaltzaindiako euskaltzain urgazlea da 2012tik. 2023tik Gabriel Aresti Katedrako zuzendaria da.


Beatriz Zabalondo Loidi (Elgeta, 1961) EHUko irakasle agregatua da, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitatea Sailean. Euskarazko ikus-entzunezko itzulpengintzari buruz egin zuen tesia (2014), euskarazko bikoizketan fokua jarrita, eta zehazki ETBn, 1982-2013 bitartean, egindako ekoizpenari erreparatuta. Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza (HGH) ikerketa taldeko kide izan da (2011-2021). Euskal kazetaritzari buruzko estilo liburuak (Berria, Egunkaria) argitaratu ditu egilekidetzan, baita kazetaritzari eta ikus-entzunezkoei buruzko artikuluak ere. Gabriel Aresti Katedran dihardu hasieratik (2023), eta katedraren Bildumako hainbat liburu koordinatu ditu.



Nola aipatu liburu hau | Cómo citar esta obra | How to cite this work
(Chicago erreferentzia-sistema | Sistema de referencia Chicago | Chicago referencing style):
Juaristi Larrinaga, Patxi; Zabalondo Loidi, Beatriz (koord.). Euskal kultura 1940ko hamarkadan. Bilbao: Universidad del País Vasco. Servicio Editorial, 2026.
___________________________________________



.