Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filosofía
Logika. Sarrera bat
Garmendia Mujika, Ekain
.9788413197654
Unibertsitateko Eskuliburuak - Manuales Universitarios
Materia: Filosofía; Lógica
Edición: 
Páginas: 334
Fecha de edición: 2026
ISBN/ISSN: 978-84-1319-765-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
24,00 €
Cantidad:  
Gauza batzuek bestetzuei jarraitzen diete. Adibidez, ez badago bihotz oneko burokratik, orduan, burokrata bada, Ane derrigorrez izango da gaiztoa—baina, ez bada burokrata, orduan ez du zertan bihotz onekoa izan (azken honek ez dio aurrekoari jarraitzen)—. «Jarraitze»-erlazio hori aztertzen du Logika Formalak («baliozkotasuna» deitzen dio, edo «ondorioztatze logikoa»). Arrazoiketa bat logikoki zuzena izatea zertan datzan azaldu nahi du, eta, horrekin, egia logikoak zein diren, eta zeintzuk arrazoiketa logikoki zuzenaren ezaugarri formal nagusiak. Matematikarekin lotura estuak dauzka (batzuek Logika erabili nahi izan dute froga matematikoaren oinarriak ezartzeko), eta berdin Filosofiaren alor desberdinekin eta Metafisikarekin. Hori guztia, gainera, hizkuntza formal bat erabiliz eta manipulatuz egiten du.

Logikak historia luzea dauka (Aristotelesek jada idatzi zuen logika tratatu bat), eta logika ugari dago (klasikoa, aristotelikoa, parakonsistenteak, modalak edo intuizionista, kasu). Halere, testuliburu honetan, XIX. mendetik hona garatu den Logika Klasikoari sarrera bat egin nahi zaio, ez besterik (unibertsitatean logika ikasgaiak dauzkan ikasleari laguntzeko pentsatuta dago). Liburua bitan banatuta dago: lehenengo erdian Proposizioen Logika Klasikoaren oinarriak aurkezten dira, eta bigarrenean Predikatuen Logika Klasikoarenak. Logika horietako bakoitzerako Eredu-Teoria eta Froga-Teoria egiten da, eta logika egiteko modu horiek erabiltzen dituzten kontzeptu nagusien azalpen teorikoak ematen dira, poliki. Tautologiak, kontraesanak, egia-taulak, formalizazioak, interpretazioak, sistema axiomatikoak, teoremak, metateoremak, absurdorako erredukzioak, dedukzio naturala eta beste zer diren azaltzen da, eta horiek egoki ulertu ahal izateko ariketak planteatzen zaizkio irakurleari.
.