Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Aztergaiak Ipar Euskal Herriko euskararen berrikuntzez
Camino Lertxundi, Iñaki
.9788413194554
Ikertuz
Materia: Euskara; Filología vasca
Páginas: 460
Fecha de edición: 2022
ISBN/ISSN: 978-84-1319-455-4
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Ipar Euskal Herriko hizkuntza-berrikuntzen eta arkaismoen berri dakar liburu honek. Hondarreko mendeetan Ipar Euskal Herrian sortu diren berrikuntza guzti-guztiak ageri ez badira ere, horietarik anitzen berri dakar. Adierazten da ezaugarri berri horiek noiztik ezagutzen ditugun, zein testutan agertu diren lehen aldiz, eta jakinez geroz, adierazten ere da gerora norat hedatu diren. Ipar Euskal Herriko jendeen ibilera historikoez bada atal bat, dialektologia dinamikoaren alderdi teoriko-metodologikoez beste bat eta laugarren atalean, geografia-hedadura zabaleko eta murritzagoko Ipar Euskal Herriko hizkuntza-ezaugarri berrien sailak bereizten dira, eskualdeetakoak barne. Hondarreko atalak xeheki aurkezten dizkigu hogeita bat berrikuntzaren ñabardura gramatikal, espazial eta denborazkoak.

Iñaki Camino Euskal Dialektologiako irakasle katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Gasteizko Letren Fakultatean. Aspaldi dihardu euskalkiak aztertzen eta hainbat liburu argitaratu ditu: Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa (1997), Hego-nafarrera (2003), Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi (2009), Alphonsa Rodriguez (1782), edizioa eta azterketa (2013) eta Amiküze eskualdeko heskuara (2016). Lan laburragoak ditu oro har euskalkiez egin duena (2019) eta Nafarroa Behereko euskaraz (2004), Oztibarrekoaz (2015), Garazikoaz (2021), Nafarroa Behereko testu zaharrez (2008), Zuberoakoez (2011) edo Zaraitzukoez (2021) ondu dituenak.
.