Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle datos que puedan ser de su interés.

Si acepta este uso pulse aquí

 

 
LIBROS >> Arte y Humanidades >> Filología
Hizkuntza-aniztasuna, hizkuntza gutxituak eta garapen jasangarria
Idiazabal Gorrotxategi, Itziar; Pérez-Caurel Rodríguez, Manel (ed.)
.9788413194240
Ikertuz
Materia: Lingüística; Lenguas
Páginas: 280
Fecha de edición: 2022
ISBN/ISSN: 978-84-1319-424-0
Idioma: Euskara
Tipo de edición: Rústica

Precio c/IVA:
20,00 €
Cantidad:  
Eskuartean duzun liburuaren jatorrizko bertsioak “Linguistic diversity, minority languages and sustainable development” izenburua zuen, hiru hizkuntzatan idatzitako 12 lanek osatzen zuten (7 ingelesez, 4 gaztelaniaz eta bat frantsesez), eta egile bakoitzaren hizkuntza originala errespetatu zen, hizkuntza-aniztasuna nolabait irudikatzeko.

Egileak hizkuntzen egoera, aniztasuna eta galera, eta haiek berreskuratzeko baldintzak aztertzen dituzten aditu ezagunak dira; aldi berean, badira munduko hizkuntza gutxituen ikertzaileak eta haien aldeko ekintzaileak ere. Hala nola Mexiko, Bolivia, Madagaskar, Maroko edo Kameruneko zenbait hizkuntzaren sustapen-lanetan arituak eta adituak. Leku oso ezberdinetan jatorrizko hizkuntzen galera saihestu nahirik martxan diren esperientzia interesgarriak ekartzen dizkigute beren lanen bitartez.

Liburu honetako lanetan, hiru printzipio ageri dira hizkuntza-aniztasuna eta jatorrizko hizkuntzen bizi-indarra mantentzeko: garapen iraunkorrerako bertako hizkuntza eta kultura kontuan hartzea ezinbesteko baldintza da, hiztun-komunitateak zuzenean inplikatu behar du, eta, azkenik, ezinbestekoa da hizkuntza eskolan baliatzea.

UPV/EHUko Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedrak, I. Idiazabal eta M. Pérez-Caurelek argitaratutako liburu honen bidez, Nazio Batuen 2030 agendaren Garapen Iraunkorrerako 17 helburuei beste helburu bat gehitzeko aldarrikapena egin nahi du: hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren babesa eta bermea ziurtatzearen helburua. Ekimen hau, 17 1 deitu dena, 2017an abiatu zen, eta indarrean dago, hainbat erakunderekin batera.
.